argia.eus
INPRIMATU
2008ko maiatzaren 4a
Hizkuntza gutxituen gaia Frantziako Legebiltzarrean
Historian aurrenekoz Frantziako Legebiltzarreko gai ordenean sartu dute hizkuntza gutxituen auzia. Maiatzaren zazpiko bilkuran Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna izango da ardatz nagusietakoa. Nicolas Sarkozy Frantziako lehendakariak hauteskunde kanpainan ituna berrestearen kontra dagoela adierazi zuen.