Itziar Laka: «Umeen burmuinean hizkuntzak ikasteko topea ez dugu ezagutzen»

  • Hizkuntzak burmuinean nola itxuratzen diren ikertzen du Itziar Lakak (Bilbo, 1962), “bertan garatzen baita mintzaira”. “Neuro-ez-dakit-zer” bezalako etiketak ez zaizkio gustatzen eta hizkuntzalaria dela esaten du. EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko ikertzailea da.
Itziar Laka
Itziar Laka Iñigo Azkona
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Doktore Tesia Noam Chomsky-ren lantaldean egin bazuen ere, apaltasun osoz, curriculumetik zerbait azpimarratzekotan, berarekin lan egin duen jende gaztea nabarmendu du. Jakin-minak hurbildu zuen bera zientzia mundura, horixe baita giltza: “Jakin-mina barik, ikertzailea hilda dago”.

Zertarako balio du hizkuntzak?


Hizkuntzak hamaika gauzatarako balio digu hizkuntzazko espeziea garen neurrian. Askok uste dute hizkuntzak hitzen esanahia komunikatzeko baino ez duela balio, alegia: “Etxea zuria da”. Baina hizkuntza, gizakiontzat, berariazko komunikazioa baino askoz harago doa. Tximinoek, adibidez, orduak ematen dituzte batak besteari zorriak kentzen, eta horri grooming deitzen zaio. Guk horixe bera hizkuntzarekin egiten dugu. Askotan berba egiten dugu ezer esan beharrik ez dugunean, igogailuan gaudenean adibidez, asko kostatzen zaigu isilik egotea. Hizkuntzarekin norberaren egoera emozionala, identitatea eta beste hamaika gauza komunikatzen ditugu.

Katalunian, adibidez, burmuineko ebakuntza baten ostean afasia izan duten pazienteei, hizkuntza galdu eta erdizka berreskuratu dutenei, galdetzen diete zer nahiago luketen: ebakuntza aurreko egoerara joan, alegia, hilko zituen gaixotasunarekin baina hizkuntzarekin; ala gaixotasuna garaitu baina bidean hizkuntza galduz. Eta guztiek erantzuten dute nahiago dutela hizkuntza mantendu eta hil. Niri horrek asko pentsarazi zidan. Imajinatu ere ezin dugun egoera da: pentsatu egiten duzu, baina ezin duzu ezer komunikatu. Leonard Bloomfield (1887-1949) hizkuntzalariak esaten zuen moduan: hizkuntza guretzat arnas hartzea modukoa da.

Alabaina, determinismoak dioena ere ez da egia; alegia, hizkuntza batek mundu ikuskera bat dakarrela. Lehenengo kontzeptua sortzen da buruan, eta gero, horri, hitz bat jartzen diogu. Gizaki guztiok antzematen dugu errealitatea berdin antzera.


Zerk ematen digu hitz egiteko gaitasuna?


Hitz egiteko gaitasuna genetikoa da. Gizakia bazara hizkuntza gertatuko zaizu. Eta gertatuko zaizu esaten dut, hizkuntza ez baita nahita ikasten den zerbait, burmuinean gertatzen den zerbait baizik; amaren sabelean haztea bezala. Behin gaitasuna izanda, esposizioa behar duzu, inor ez baita jaio hitz egiten jakinda. Hitz egiteko gaitasunaren zatitxoak bai ikusten ditugu beste espezie batzuetan, txori kantarietan adibidez, baina gaitasun osoa gizakiok baino ez daukagu.

Azken boladan FOXP2 deritzon gene erregulatzaile bati buruz asko hitz egin da, hizkuntz gaitasunarekin zerikusi zuzena duelako. Gene hori hainbat piezako puzzle bateko zatitxo bat baino ez da.

Puzzlearen pieza guztiak ezagutuko ditugun garaia helduko da, ni hilda egongo naiz, baina ez gaude urrun.


Zer gertatzen da ume txikien burmuinetan hizkuntzaz jabetzen hasten direnean?


Hizkuntza ume txikien burmuinetan nola garatzen den ez dakigu guztiz. Badakigu, ordea, jaio aurretik hasten dela prozesua. Umea sabelean dagoen azken hilabetean badago adi hizkuntza soinuetara, eta ama hizkuntza, erritmikoki behintzat, gainontzekoengandik desberdintzeko gai da.

Patologiarik ez duten ume txiki guztiak berdinak dira, berdin ikasten dituzte hizkuntzak eta ez dute azenturik. Behin nerabetasuna pasata norbanakoen arteko aldea askoz handiagoa da. Horregatik nerabetasuna igarota badaude pertsonak erraztasun ikaragarria dutenak hizkuntzak ikasteko, eta beste batzuk ezinezkoa dutenak hizkuntza gehiago ikastea; topera heldu direnak.

Ume txikien burmuinen topea, haatik, ez dugu ezagutzen. Horren adibide dira Amazoniako zenbait tribu. 50 laguneko tribuetan, bost edo sei hizkuntzarekin bizi diren haurrak daude. Argi dagoena da umeek eta helduek ez ditugula hizkuntzak mekanismo berdinarekin ikasten.


Eta zein da hizkuntzak ikasteko metodo egokiena? Eskoletan zenbat eta goizago, zenbat eta hizkuntz gehiago hobeto?


Metodo egokiena egoera naturaletan ikastea da; eta maiteminduta bazaude hobeto! Kar-kar! Hormonek asko laguntzen baitute hizkuntzak ikasterako orduan. Zenbat eta goizago, zenbat eta hizkuntz gehiago sartzearena konplexua da. Teorikoki ondo legoke, baina gauza asko izan behar dira kontuan: irakasleen gaitasuna, eskola giroa egoera naturala ez dela ezin daiteke ahaztu, eskola orduak mugatuak direla ere ez... Teoriatik aplikazioranzko bidea luzea eta geldoa da, azkarregi egitea arriskutsua da.

Konplexutasun maila desberdineko hizkuntzek eragin desberdina al dute burmuinean? Alegia, ez dela gauza bera txinera, ingelesa eta keinu hizkuntza...

Ez dago hizkuntzarik gainontzekoak baino konplexuagoa denik. Txinera gaitza gertatuko zaigu ikasteko tonala delako, baina geure ama hizkuntza tonala izango balitz, aise ikasiko genuke, eta ingelesa nekez. Eta keinu hizkuntza aipatu duzula, nik ere banuen aurreiritzi bera. Alegia, keinu hizkuntzak guk hitz egitean egiten ditugun keinuen antzeko zerbait izango zirela, eta guztiz okerra da uste hori. Izatez, burmuinarentzat keinuak (zerbait seinalatzea, adibidez) harreman espazialak dira, eta ondorioz, eskuin hemisferioarekin lantzen ditu; baina, keinu hizkuntzekin, burmuinak ezker hemisferioarekin egiten du lan, beste hizkuntzekin gertatzen den bezala. Burmuinari berdin dio adierazbidea soinuzkoa, irudizkoa edo dena delakoa den, komunikatzeko esfortzu bera egiten du.


Zer berri zure laborategian?


Bi ikerketa lerro ditugu: bata umeekin eta bestea helduekin. Umeekin, katalan-gaztelania eta euskara-gaztelania elebidunek dituzten ezaugarri desberdinduak gaude bilatzen. Azken finean, katalana eta gaztelania oso antzekoak dira euskararekin konparatuz, eta agian buruan gauzak ez dira modu berean antolatzen.

Helduekin, euskara-gaztelania elebitasun kasuak aztertzeaz gain, euskararen beste berezitasun batzuk ikertzen ditugu baita ere. Literatura handia dago hizkuntzen morfologiari buruz, baina aztertutako hizkuntza gehienek erro indo-europarra dute; eta euskarak, adibidez, ez du jatorri bera. Guk hizkuntza guztiak batzen dituen arau orokorra aurkitu gura dugu.

Euskara ikertzearen garrantzia ez da bakarrik euskaldunak garelako, zientzia munduarentzat ere oso interesgarria da. Hizkuntza zer den jakiteko, zenbat eta hizkuntza gehiago ikertu hobe. Eta hemengo hizkuntza tipologikoki oso desberdina da, biologian ezagutzen ez duzun animalia aurkituko bazenu bezala.

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude