Nokia, connecting paper

  • Finlandia, 1865. Fredrik Idestam izeneko meatze-ingeniariak papera egiteko errota ipini zuen Tammerskoski ibaia ertzean, Tampere hirian. Garai hartan Finlandia Errusiar Inperioaren barruan zegoen oraindik, 1918ra arte ez baitzuen independentzia lortu. Baina industriak bultzada handia izan zuen eskualde horretan, eta gerora Tampere Finlandiako Manchester ezizenaz egin zen ezagun. Eztanda industrial horretan, Idestam ez zen atzera geratu. Alderantziz, errota hartatik ateratako papera 1867ko Parisko Erakusketa Unibertsalera eraman zuten, baita brontzezko domina irabazi ere.
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2008ko otsailaren 24a
Nokia
Nokia gurpilen iragarkiaNokia gurpilen iragarkia
Orduan, beste errota bat martxan jartzea erabaki zuen Idestamek, Nokianvirta ibaiaren ertzean. Ibaiak izen hori zeukan, inguru horretan nokia izeneko lepahoriaren antzeko ugaztun txiki asko zebiltzalako. Eta Idestamek izen hura ipini zion bere enpresari.

Europako industrializazioak paper eta kartoi eskaera izugarri handitu zuen. Eta Nokia proportzio berdinean hazi zen. Etengo ez zen hazkunde hartan, beste bi enpresa izan zituen lagun energia hidroelektrikoan hain aberatsa zen lurralde hartan; 1898an sortutako Finish Rubber Worksek lehengai berri bat ustiatu zuen, kautxua, eta gurpilak eta zapatak egiten hasi zen arrakasta handiz; Finnish Cable Works 1912an sortu zen, telegrafo eta telefono sareak indartzeko beharrari erantzuteko. 20ko hamarkadan hasi ziren bi enpresa horiek Nokia izena erabiltzen, ofizialki Nokia taldea 1967a arte sortu ez bazen ere.

70eko hamarkadan, telefonia mundua elektromekanikan oinarrituta zegoenean, Nokiak sekulako arriskua hartu zuen lehen sistema digitala erabiltzean. Baina asmatu egin zuen. 1981ean lehen telefono “mugikorra” –hamar kiloko pisua zuen– egin zuen, eta 1984an, bost kilo besterik pisatzen ez zuen Mobira Walkmanen eskutik, iraultza ekarri zuen. Duela hamar urtetik hona, 1998az geroztik, telefono mugikorren munduko ekoizle handiena da.

Nokiak dagoeneko ez dira existitzen, industrializazio basatiak Finlandiako lakuetan bizi ziren ugaztun igerilari horiek desagerrarazi zituelako. Baina, paradoxikoki, nokia da mundu guztian suomierazko hitzik ezagunena.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
2019-03-18 | I˝igo Igartua
Garai-Etxaniz eta Etxegarai-Oses bikoteak Emakume Master Cupeko txapeldun

Leire Garai eta Leire Etxanizek nagusitasun osoz irabazi dute lehen mailako txapela (22-5). Promozio mailakoa, Uxue Oses eta Madalen Etxegaraik osaturiko bikoteak eraman du (18-15), partidaren bigarren zatian markagailua irauli eta gero.


Bideobigilantzia ala askatasun politikoen defentsa Eunaten

Datorren martxoaren 21erako baterajotze nazionala deitu du Iruñerriko Autodefentsa Sareak. Euskal Herrian zabaltzen hasia da manifestaziora bertaratzeko deia, eta horrekin batera, Eunate ikastetxetik zein hezigune guztietatik bideobigilantzia kamerak kentzeko beharra. Ikasturte hasieran jarri zituzten kamerak Eunaten, bertako ikasleen, gurasoen eta langileen oniritzi gabe. Gainera, Ikasle Mugimenduak salatu duenez, ikasleen askatasun politikoen –jardun politikoa normaltasunez... [+]


2019-03-17 | ARGIA
Bi pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak Zarautzen, etxegabeen neguetxea irekitzearen aldeko kontzentrazioan

Manifestari bat eta kazetari bat identifikatu dituzte larunbatean, etxegabeen aterpea ireki ez izana salatzeko udaletxearen aurrean eginiko kontzentrazioan. Udalaren "utzikeria" salatu eta honela adierazi dute igandeko prentsaurrekoan: “Geratzen zaigun aukera bakarra arazoari geuk heltzea eta kolektiboki erantzutea da”.


2019-03-17 | Mikel Asurmendi
Pierre ProuvŔze
"Oraindik ere sentitzen dugu kriminalizazioa, bai etorkinekiko bai herri gutxituekiko"

Camarade curé filma euskal preso politikoei eskainia da, Kanboko Lorentxa Beyrie presoari bereziki. Urtarrilean estreinatu zen Donibane Lohizuneko Le Sélect zinematokian. Martxoan, Donapaleu, Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Kanbo eta Maulen emanen dute berriz ere. Pierre Prouvèze egilea elkarrizketatu dugu kari horretara.


2019-03-17
Pierre ProuvŔze (Lyon, 1948)

Marseillarra da. Irakasle aritu da 37 urtez. Irakastea izan da bere leitmotiva. Musikak eman dizkio irakaskuntzaren zentzua eta bizitasuna. Ez du bizitza ulertzen musikarik gabe. Kantuak berriz, Camarade Curé dokumentalaren egilea izatera ekarri du.


2019-03-17
Gazte ikaragarriak

Bertsolarri lelopean, izuaren gaua antolatu zuten 7Katu gaztetxekoek Bertso Erronda txapelketako finalari ongietorri beldurgarria egiteko. Heriotzarekin lotutako mozorroak, armiarma-sareak hormetan behera, soinu misteriotsuak... bederatzi finalista gazteek panorama hori aurkitu zuten agertokira igo eta berehala. Gaitzerdi, beraiek ere mozorrotuta etorri ziren.


Lute como Marielle

Martxoaren 14an urtea bete da Marielle Franco Rio de Janeiron tiroz hil zutela.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude