2007ari amaiera eman zion alean, urtean zehar kulturaren alorrean gertatutakoaren balantzea eskaini du Jakin aldizkariak. Iritzi emaileen artean kulturaren esparru ugaritan diharduten profesionalak daude, honakoak besteak beste: Karmele Artetxe historialaria, Alberto Barandiaran kazetaria, Mikel Bujanda Euskalerria irratiko zuzendaria, Pantxoa Etchegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria, Tere Irastortza irakasle eta idazlea, Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendiguren Bereziartu, Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editorea, Laura Mintegi idazlea, Fito Rodriguez Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria, Allande Sokarros kazetaria, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Eguzki Urteaga soziologoa.