Dani Maeztu

«Bizkaiko EAJren hegemonia izugarria da alderdian»

  • Durango (Bizkaia), 1974. Zuzenbidean lizentziatua EHUn. Ingurumenari buruzko zuzenbidean trebatua. Talde ekologistetan aritua. Bizkaiko AHTren aurkako Asanbladako eta AHT Gelditu! Elkarlana taldeetako kidea. Abokatu lanetan dihardu, Durangon du bulegoa. Ermuan (Bizkaia) bizi da –behin-behinean– eta trena erabiltzen du egunero. Aralarreko Hegoaldeko Zuzendaritzako kidea da eta Durangoko zinegotzia. Aralarren izenean Bizkaian hautatutako lehen udal hautetsia: “Borroka zibila indartzearen aldekoa naiz. Jendea kontzientziatu eta borroka juridikoa tresna modura erabili behar dela erakutsi dit mugimendu ekologistak”.
Mikel Asurmendi @masurmendi
2008ko urtarrilaren 27a
Dani Maeztu
Dani Maeztu Aralarreko Durangoko zinegotziaMaddi Soroa
“EAE-ANV legez kanpo uzteak are gehiago zailduko du elkarbizitza. PSOEk espainiarren botoa ziurtatu nahi du kosta ahala kosta”, adierazi digu Dani Maeztu aralarkideak.

Euskal Herria Bai izeneko koalizio saioaz jardun dugu halaber: “Niretzat koalizioa osatzeko lehen zioa, Estatuari alderdiz haragoko erantzuna emateko zen, Alderdien Legeari aurre egiteko bitarteko izatea. Horretarako baina, alderdi bakoitzak bere siglei uko egin beharko lieke. Uneon, tamalez, koalizio zabala gauzatzea ezinezkoa dela ikusi dugu”.

“Durango eskuindarra izan da beti. Legealdi hau apur bat aldatu da EAJk [EArekin batera] hiru zinegotzi galdu dituelako eta PPk bat”, esan digu –udal politikaz ari garela– gure solaskideak. Eusko Legebiltzarra osatzen duten joera politiko guztiak biltzen dira Durangoko Udalbatzan. Durango herria EAEko isla begitandu zaigu: euskal erkidego honen errealitate gordina eta, oraingoz, aldaezina.

Franco hil osteko urtean jaio zinen Durangon. Gernika da ostera diktadura frankistaren izugarrikeriaren sinboloa.


Durangon ere bonbardaketa handiak izan zirela ikasi dugu durangarrok, hala ere. Ez dugu Piccasoren Guernica sinboloa izan, egia da. Durangok hiru bonbardaketa jaso zituen bi egunetan ordea. Herria guztiz suntsitua geratu zen. Gerra ostean isiltasun itzela izan zen herrian nahiz familietan, frankismoak ezarria.

Durango euskaldunontzat Euskal Liburuaren eta Diskoaren Azoka da egun.


Bertako euskaldunok ere hori sentitzen dugu Azokak irauten duen astean. Baina hedabideek Durangoz proiektatzen duten irudi hori ez da egunerokoa. Nire gurasoek ez zuten euskara jaso, bertakoak izan arren. Gehienek, berauek bezala, ez dute euskaraz berba egiten. Euskara gerra ostean galdu zen hirian –Villa bezala ezagutua–, baserritarrek bestek ez zuten euskaraz egiten. Euskararen etenaldi luzea izan zen. Gure gurasoen belaunaldiak lan itzela egin zuen belaunaldi berriok euskara jaso ahal izateko, baina herria ez da kanpotik irudi dezakeen bezain euskalduna. Durangon oraindik ere urteko kultur asteari Euskara Astea deitzen zaio. Apur bat arraroa ezta?

Durango berezia da, inondik ere.


Durango herria da baina hiriak dituen arazo sozialak ditu. Nor bere kasa dabil. Kultur eta kirol elkarte asko lanean ari da, baina bakoitza bere alde. Udalarekin elkarlana ez da sendoa. Gizarte kohesioaren falta nabarmena da. Berbarako, Agenda21 delakoaren lanetan ari direnek aipamen moduko bat jaso dute. Merezia, noski. Niretzat halere, herritarrek gizartean duten parte-hartze urriaren isla da saria.

Udalbatza EAJ-EA (7 aulki), ANV (4), PSE (4), PP (3) Aralar (2) eta EB (1) alderdiek osatuta dago. EAEko alderdi guztiek dute ordezkaritza Durangon. Nola moldatzen zarete alderdiak?


Zailki eta txarto. Aurreko legealdian, zorionez, ezker abertzalearen Mugarra Bilgune plataforma legezkoa izan zen. Udalbatzaren osaketa anitz honek bigarren legealdia du eta apur bat aurreratu dugu elkarbizitzan. Legegintzaldi honetan ordea, momentuz ez dago akordiorik, ez ezer. Frankismoaren osteko “demokrazian” –askotan ez dakigu ere demokrazian gauden– EAJk beti gobernatu du gehiengo osoz. Pasa den legealdian hamar zinegotzi zituen. Gehiengo osoa izateko bakarra falta zitzaion eta gobernatzeko ez zuen inorekin itunik behar izan. Orain bai ordea. Eta ez du akordiorik lortu oraindino, EAJk ez duelako negoziaziorako gaitasunik. Ez dut gabezia hau EAJ osoaren jarrerarekin nahasi nahi, Durangoko EAJz ari naiz. Bertako jeltzaleak eroso aritu dira beti udalgintzan, baina azken hauteskundeetan porrota jaso zuten Durangon, eskualdean eta Bizkaian oro har: Elorrio, Abadiño eta Izurtzako udaletxeak galdu zituen EAJk. Besteak beste, AHTren auziak eragin zuen nire ustez. Bada, ez dute egoera berria onartu.

Udalaren aurrekontuak nola moldatu dira, ordea?


Aurrekontuak onartu gabe daude oraindino. Alkateak [Juan Jose Ziarrusta] esku-hartze handia dauka udal araudietan eta hainbat kudeaketa dekretu bidez eraman dezake aurrera. Badaude gehiengo osoz atera beharreko gaiak, aurrekontuak, kasu, eta arazoak ditu. Joan den urtekoak luzatu ziren eta berriak negoziatzen ari dira. Hirigintzako plan batzuk atzera bota dira, ezinbestez. Irailez geroztik gai asko ezin izan dute onartu, udal gobernua ez delako inor konbentzitzeko kapaz. Beldurrez ari dira. Udaleko giro nahasia kaleratu da eta txarto gabiltza. Udalbatzak ez du itunaren kultura gauzatzen ikasi. EAJk aniztasunean bizitzen ikasi behar dugula dio, baina, gehiengo osorik gabeko aniztasunak beste aurpegi bat erakutsi dionean ez du indar korrelazio berria onartzen.

ANVrekin berriz, nola moldatzen da Aralar?


ANVrekin harremana penagarria da. Hain hurbil dauden bi herri talde izanda, ez dago elkarlanik. Bozketan bat egiten dugunean ez da aurretik akordio bat izan delako, bakoitzak bere alde erabakita baizik. ANVren jarrera konplexuz beteta dago. Eurentzako ez da erosoa Aralar udaletxean egotea. Bizkaiko lehen zinegotzia izan nintzen Aralarren izenean. Orain bi gara eta ez dute egoera jasaten. Joan den legealdian bizpahiru aldiz batzartu ginen, guk deituta beti ere. Egun zerbait adostu behar bada, beste alderdi bat behar dute ondoan, makulu moduan. EB edo PSE sartzen bada akordioan orduan prest daude, bestela ez. Harreman pertsonalak errespetuzkoak dira, baina gurekiko jarrera ulertezina da.

Etxebizitzaren politika berriz, zertan da?


Etxebizitza arazoa da, eta ez da ondo bideratu. Azken hamar urteotan babes ofizialeko 80 etxebizitza baino ez dira egin, etxebizitza pribatu asko bai ordea. Jaurlaritzak Etxebide bidez landu behar zituen plan partzialak ez dira ondo burutu. Udalak arau subsidiarioaren aldaketa erabili du hori zuritzeko. Kontuak kontu, 80 familiek besterik ez dute babes ofizialeko etxebizitzarik.

Gerra ostean Durangoaldea inmigrazioaren eskualdea izan zen, etorkin ostea heldu da ostera ere.


Herriaren eraldaketa nabarmena da. Txinatarrak, hegoamerikarrak edota errumaniarrak etorri dira. Euren negozioak dituzte eta herria ez dago prestatuta berauek bereganatzeko, ezta gure errealitatearen parte direla onartzeko ere. Kalean esamesak entzuten ditugu: “Etorkinek babes ofizialeko etxeak eta onura fiskalak dituzte. Txinatarrek bazar eta tabernak ireki baina ez dituzte tasak ordaintzen”. Denok dakigunez ez dago hobari fiskala txinatarra izateagatik. Ezezagunari diogun beldurraren adierazle da jarrera hori, bestelako jarrerak landu ezean hesi bat altxa daiteke komunitateen artean.

Eusko Trenbideak-ek lurrazpiko geltokia egingo du Durangon. Nola eragingo du obrak herrian?


Kanpotik begiratuta polita da Durango, azala du polita ordea. Barrutik begiratuta besterik da. Trenbidea herria bitan zatitzen duen hesia da. EuskoTren enpresak trenbidea eta geltokia lurperatzea erabaki zuen. Geltokia egiteko libratu den lurraldea nola antolatu da kontua. Bost dorre egingo dira, hemezortzi solairukoak. Zaha Hadid arkitektuak egingo du EuskoTren-en egoitza, EAEko egoitza nagusia izango dena. Baina, Zaha Hadidek ez du egingo obra osoa, enkantean aritu ziren beste enpresek dorreak eraikiko dituzte. Proiektu erraldoi honek kostu izugarria du eta herria hipotekatua geratuko da. Erabakia gainera ez da udalerrian eztabaidatua izan. Bilboko eredua ekarri nahi dute Durangora: arkitektu ospetsuek egindako luxuzko eraikin ikusgarrien hiria nahi dute Durangon ere.

AHTk Durango zeharkatuko du. Nola ikusten duzu proiektua?


Trena da kolektiboki egungo garraio mota jasangarriena. Bilbo-Donostia-Gasteiz azpiegitura zaharkitua gelditu izanak kezkatzen nau. Eusko Jaurlaritzaren eskumenean dago, baina ez dira beharrezko inbertsioak egin eta orain AHTa dator. Ez dute azpiegituraren trazatua metro bat bera ukitzea onartzen eta esaten digute hori dela garraio jasangarriena. Ez dugu sinesten. Aitzitik, dagoen azpiegitura bikoiztu behar zen eta ez da egin. Trena garraio soziala bihurtu behar dugu, trena da-eta bertako jendeok darabilguna eta ez hiriburuak lotuko dituen AHTa.

Sabotajeak direla eta ez direla, zer iritzi duzu AHTren aurka ari zareten taldeekiko Jaurlaritzak duen jarrera?


Sabotajeek oihartzun gehiago izan dute komunikabideetan, sabotajeak berez izan direna baino. Sabotajeak “euskal gatazka” delakoarekin lotzeko asmoa dago. Gatazkarekin lotzen diren borrokek zilegitasuna galtzen dute. Mezu hori zabaldu da boteretik eta azpiegitura garatu nahi dutenen aldetik, biak lotzeko berebiziko interesa dute. Guk baina, aurka ari garenok, biak ez ditzaten lotu saiatu behar dugu, gure borrokak bestela sinesgarritasuna galduko baitu. Borroka zibila landu behar dugu asmo instituzionalen aurka, eta kontu handiz.

AHT Gelditu! Elkarlanak bere borroka kriminalizatzeko arriskua salatu du.


Elkarlanean-ek ez ditu ordea babestu sabotajeak. Hala ere, argitu aldera, niretzat borrokaren mugak desobedientzia zibilaren mugan daude, guztiz zilegiak. Zentzu honetan, enpresa bateko makina batean kateatzea edo bere bulegoan sartzea zilegia da, horiek ez dira sabotajeak. n
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
2018-10-17 | ESK sindikatua
Pobrezia eta gizarte-bazterketaren kontrako 51.000 sinadura

Euskal Herriko Eskubde Sozialen Kartak pobrezia eta gizarte-bazterketaren kontrako herri-ekimen legegilea butzatzeko beharrezkoak diren sinadurak entregatu ditu.


Bardean benetako bonbekin maniobra militarrak eginen dituzte asteazken honetatik aurrera

Urriaren 17tik 19ra eginen ditu Espainiako Armadak maniobrak, beste behin. Tiro Poligonoaren Aurkako Taldeak salatu du "Parke Naturalean gailentzen dela maniobra horiek egiteagatik Armadak ordaintzen duen kanona segurtasuna eta ingurumenaren gainetik".


2018-10-17 | ARGIA
Pinuen gaitzari aurre egiteko oxido kuprosoa erabiltzea oso toxikoa dela salatu dute

Pinuen gaitzari aurre egiteko Jaurlaritzak eta EAEko hiru foru aldundiek aurkeztu duten plana gogor kritikatu du Naturkon kolektiboak, besteak beste gaitzari aurre egiteko erakundeek proposatu duten oxido kuprosoa toxikoa baita: “Azalduko al digute gure ordezkariek nola pentsatu duten ziurtatzea gure ibaiak edo edaten dugun ura ez direla pozoituko gure mendietako 124.000 hektarea fumigatzen badira?”.


2018-10-17 | Iigo Igartua
Manifestazio nazionala deitu dute urriaren 27an Nafarroako gaztetxeen alde indarrak biltzeko

Maravillas, Errotxapea eta Lizarrako gaztetxeen aurkako prozesu judizialak irekita daude eta epe motzean kaleratuak izateko arriskuan daudela ohartarazi dute manifestazioa deitu dutenek.


2018-10-17 | ARGIA
Karlos Apeztegia kartzelaratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak Hernanin duen bulegoan egiten du lan Karlos Apeztegiak. Asteartean bertatik atera zenean atxilotu zuen Guardia Zibilak eta asteazken goizean, espetxeratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, "erakunde terroristako kide" izatea leporatuta.


2018-10-17 | ARGIA
Irueko sutea indarkeria matxista kasu bat izan daiteke

Hipotesi hori darabil gertakaria ikertzen diharduen Espainiako Poliziak. Hala bada, ikerketa bere gain hartu zuen instrukzio epaileak Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegira bideratuko du kasua.


2018-10-17 | ARGIA
Eider Rodriguez, Irene Aldasoro eta Kepa Altonaga Euskadi Sarien irabazle

Asteazken honetan jakinarazi dituzte literaturako Euskadi Sarietan falta ziren kategorietako irabazleak: Eider Rodriguezek aurtengo bigarren saria eskuratu du, oraingoan haur eta gazte literaturari eskainitako kategorian, Santa familia liburuari esker.


2018-10-17 | Iigo Igartua
Kalean bizi den jendearen zenbaketa: errefuxiatuen auziari erantzun ezean, ez espero miraririk

Ostegun honetan zenbatuko dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan zenbat pertsona bizi diren kalean. Erakunde publikoak konprometitu ziren etxegabeen kopurua %20 jaistera, baina errefuxiatuen krisiari emandako erantzun eskasa ikusita, zaila dirudi aurreikuspena betetzea. Bilboko kasuari erreparatu diogu.


2018-10-17 | ARGIA
Parisko Cervantes Institutuaren eraikina EAJri bueltatzeko eskatu dio Ortuzarrek Espainiari

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak asteartean Espainiako Estatuari eskatu dio itzul dezala Cervantes Institutuak gaur egun Parisko Marceu etorbidean daukan eraikin bat, 1936an EAJk erosi zuena eta II. Mundu Gerran Gestapok –Alemania naziaren polizia sekretua– bereganatu zuena.


EAEn 'fracking'-a abiarazteko urrats berriak egin ditu Jaurlaritzak: zundaketak baimendu Bizkaia eta Gipuzkoan

Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Bizkaia eta Gipuzkoako 1.300 kilometro koadrotan zehar lurpean egon daitezkeen erregaien bilaketan ikerlan eta zundaketak egiteko. Zundaketa lanetan "fracking" teknika erabiliko ez dela aipatu den arren, zundaketa berriok dira urrats garrantzitsu bat Ibarretxeren garaietatik teknika horrekin hidrokarburoak ustiatzeko Jaurlaritzak egindako apustua aurrera eramateko.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude