“Umorea beti da politikoa"

  • Euskara elkarte bateko liberatu, euskara teknikari, Siadeco edo Argiako langile, telebistako aurkezle... Euskararen eremuko nomadatzat du bere burua. Ipurterrea iruditu zaigu guri. Ipurterrea eta tolosarra.
Kike Amonarriz
Kike Amonarriz telebista aurkezleaMaddi Soroa

Hara lanik gabe gelditzeko beldurrik ez duen norbait!


Bertigoa behin baino gehiagotan izan dut. Baina datu objektiboek bestelakorik esan arren beldurra subjektiboa da.

Datu objektibo bat: ez zara unibertsitatea asko zapaldutakoa.


Han ikasi nuen karrera atera, atera behar dela, baina bitartean proiektuetan sartu behar dela, busti egin behar dela, eta benetan ikasi, hor ikasten dela.

Gure amak entzuten bazaitu...


Espezialistak behar ditugu, baina hiper-espezializazioak ez dakar onurarik alor humanistikoetan. Ikuspegi orokor bat askoz aberatsagoa da, pista gehiago ematen du gauzak interpretatzeko, erakusteko, eta zukutzeko garaian.

Komunikatzaile limurtzaile horietako bat ez ote zaren...


Gaur egun, mundu guztia da komertziala. Denak ari gara komunikatzen, eta komunikatzea norbere burua ezagutzea da. Norbere beldurrak uxatzea, garen bezalakoak azaltzea.

Osea, komunikatzea ez dela eskesuperguay erabiltzea?


Hori moda bat da. Gazte batek, seguraski, era batera edo bestera, ezinbestean erabili beharko ditu hitzok euskaraz egingo baldin badu.

Vade retro Satanas!


Erdarei eta maileguei ez diegu beldurrik izan behar. Adierazkortasunaren bila sistematikoki erdaretara jo behar izateari eduki behar diogu beldurra.

Ni hedabideetan entzundakoek beldurtzen naute.


Hedabideetan, oro har, ezin gara kaletik erabat urrundu, baina gure erantzukizuna da kalean egiten dena baino erreferente egokiagoa eskaintzea.

Erreferentea euskararen industria izango balitz sikiera!


Askotan errealitateari begiratu beharrean biktimismoa erabiltzen dugu. Biktimismoaren kontrako amorratua naiz. Euskararen garabidea ezerk galaraziko badu biktimismoa izango da.

Eskerrak umoreak mundua aldatzeko balio duen.


Umoreak gizarte klabeak puskatzeko balio du baina baita iraunarazteko ere. Umorea edozertarako erabil daitekeen tresna da. Nork erabiltzen duen eta zertarako.

Batzuek edozerri egiten diote barre.


Noski, baina oso jarrera diferenteak adierazi ditzake barre bakoitzak. Gauza batzuek ez didate pito graziarik egiten.

Ez zara euskal gatazka delakoaz ariko, ezta?


Giro politiko honek ez du umore gehiegirik sortzen. Egoerarengatik batetik, eta gutxi garelako, bestetik. Dena den, umorea beti da politikoa.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude