“Ni puta bat naiz”

  • Ikastera Madrilera joan aurretik, Mikel Garmendia zenak asko jaten ote zuen galdetu zion behin. Buruarekin baietz erantzunik, “orduan ez zaitez antzerkian jardun” aholkatu zion Mikelek. Gaur arte.
Ander Lipus
Ander Lipus/Iñigo Ibarra antzezleaIñigo Azkona

Ez al zinen zu mundua aldatu behar zuena?


Mundua aldatu ezin dudanez saiatzen naiz munduak ni aldatu ez nazan. Momentuz, erresistentzian bizi ahal naiz, badaukat ogia eta tabakoa erosteko beste.

Erresistentzia ogia eta tabakoa erostea baldin bada...


Hamazortzi urte neuzkanean, auto-stopean joaten nintzenean eskopeta batekin eta ispilu batekin nire obra egitera, garbi neukan profesionala nintzela, antzerkia egitetik biziko nintzela. Pentsa, Eibarrek fitxatu eta futbolean jokatzeari uko egin nion lesioak saihestearren!

Beno, lehen artea zen iraultzaren abangoardia, orain arbitroa iraintzea.


Ezer aldatu nahi ez duen erosotasun burgesa dago. Gainez egiten dit. Injustizia asko dago, eta injustizia horiek kontatzeko modua ere establishment bat da. Programatuta bizi gara. Hau orain, hori gero... 20:30etarako bukatu dadila emanaldia, gero nire alabaren bila joan behar dut-eta!

Aizu, ez duzu alaba zain egoterik nahi izango, ala?


Ez dugu gure pentsamendurik aldatu nahi! Ez dugu gure beldur, tabu eta ezinei buruz hitz egin nahi.

Gure agintariek egiten ez badute...


Sistema oso abila da. Sistemari artea eta antzerkia ez zaizkio batere interesatzen. Sistemak bere ideologia kontrolatu behar du, eta hortik kanpo dagoen guztia aurkaritzat dauka. Teatroa beti egon behar da sistemaren kontra! Horrek egiten du gure teatroa politiko.

Altxa ukabila eta hasi Internazionala kantatzen!


Euskal Herriko burgesia honi ez zaio teatroa interesatzen, interesatzen zaio errepideak egitea, baserriak txukun edukitzea, kultur kudeatzaile asko egotea, eta euskal kultura ondo dagoela esatea. Zer euskal kultura eta zer ostia!!! Hori gezur handia da, gezur hutsa.

Ez zara euskal kulturaren alde antzerkia egiten duten horietakoa?


Nik jendearentzat egiten dut antzerkia, herriarentzat, hasi ume txiki batengandik eta amona zaharreneraino. Ni puta bat naiz, ez dut sekula niretzat egiten, ez baitut planteatzen zergatik egiten dudan antzerkia, zertarako egiten dudan baizik.

Ez al zenuen ogia eta tabakoa erosteko egiten?


Barrura begiratzeko egiten dut. Oso inportantea da tarteka barrura begiratzea, berriz jaiotzeko hiltzea. Bestela oso erosoak gara, eta eroso bizitzea oso erraza da. Deseroso bizitzea da zaila.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude