Castillo Suarez

“Gorroto ditut emakume literaturari buruzko mahai-inguruak”

  • Begiak hona, belarriak hara, etengabe dabil ideia baten bila. Oso selektoa omen da bere inguruarekin, oso exijentea bere lanarekin. Bere hitzak bala hutsak ez balira, zer?
Sustrai Colina
2007ko azaroaren 25a
Castillo Suarez
Castillo Suarez bokaziozko aholku emaileaJosu Santesteban

Poeta izatea oso “kitsch-a” da.


Poesia oso genero apartekoa delako. Beti nahi izaten dugu mundua ordenatu, inguruan daukagun guztia kajoitxotan sartu, eta oso genero desordenatua da, bazterrekoa.

Eta zu zer zara, desordenatua ala bazterrekoa?


Oso urduria, ez dut batere pazientziarik. Nobela batek egiteko prest ez nagoen esfortzu bat eskatuko lidake. Ez dut uste inoiz nobela bat idatziko dudanik.

Jakina, errazagoa da “galdera iradokitzaileak” egitea.


Noski. Gertatzen dena da betiko erantzunak eta benetako erantzunak askotan ez direla berdinak.

Betiko benetako galdera: zer eskatzen diozu irakurleari?


Idatzi dudan unean sentitu dudan hori sentitzeko prest egotea. Ez diot idatzitakoa literalki ulertzeko eskatzen. Ez zait iruditzen liburu edo poema bat osorik ulertu behar denik.

Eskerrak! Euskal Herrian poesia masa-zaletasuna dela ikusita...


Merkatuarengatik idaztea ez du merezi. Exhibizionismo puntu hori gustatzen zaigulako egiten dugu, egoarengatik. Ez dut uste inor aberastu denik poesia idazten.

Egozentrista, exhibizionista... Nik uste nuena baino askoz larriagoa da hau!
Seduzitzeko beharra sentitzen dut. Ezin dut saihestu. Nik uste dut uneoro test bat egiten ari garela zer neurritaraino garen interesgarriak jakiteko, zer neurritaraino garen erakargarriak konprobatzeko.

Ziur zure lanei egindako kritikak irakurtzen dituzula.


Bai, eta gezurra esango nuke eragiten ez didatela esango banu.

Ulertzen dut gezurrak liburuen promozio garairako gordetzea.


Kazetariek ez dute zure liburua irakurri. Irakurri dute argitaletxetik eman dieten dosierra, eta beti galdetzen dizute gauza bera. Azken finean, zure liburuaren koartada asmatzea da kontua.

Ez esan kazetariek liburua irakurri gabe galdetzen dizutenik!


Nire kasuan, emakumea naiz, nafarra, poeta… Askotan iruditzen zait niri elkarrizketa egitea kuota betetzeko modu bat dela.

Ez da izango…


Badakit emakumea naizelako deitu izan didatela. Zentzu horretan, ez ditut jasaten, gorroto ditut, emakume literaturari buruzko mahai-inguruak. Ez zaizkit interesatzen.

Gerrarako zaude!


Ni emakumea naiz eta bakea. Iruditzen zait oso inguru interesgarria daukadala, oso maskulinoa izanagatik. Ez dut nahi inork nire lana nabarmentzea emakumea izateagatik.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
2018-10-22 | Iigo Igartua
Zumaiako Flisch-ak plastikoz beteta

Zumaiako Flysch-ak plastikoz beterik daudela erakusten duen bideoa birala bihurtu da azken orduetan.


2018-10-22 | Zero Zabor
Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegiek isuritako karbonoak nola kaltetzen duen klima

UKWIN Britainia Handia Errausketarik Gabe koalizioak zabal du erraustegiek klimaren aldaketan daukaten eraginari buruzko ikerlan berria, zentratua –alde batera utzita ingurumenaren kutsatzea, gizakien osasun kalteak, eta beste eraginak– teknologia horrekin sortutako energiaren karbono balantzean. Emaitzek gezurtatzen dituze errausketaren propagandistek behin eta berriro plazaratzen dituzten kontuak.


2018-10-22 | ARGIA
Ryanair-ek emakume beltz bat tokiz aldarazi du, gizon zuri batek bere ondoan eseri nahi ez zuelako

Eraso arrazista bideoz grabatu zuen bidaiari batek. Hegazkin-konpainiaren jarrerak zalaparta sortu du ikusleen artean.


2018-10-22 | ARGIA
Bi eraso matxista eman dira asteburuan, Barakaldo eta Bilbon

Sexu erasoak izan dira biak. Kasu batean zein bestean, erasoa jasan duen emakumeak salaketa jarri du.


2018-10-22 | Iigo Igartua
Olatu erraldoia Donostian, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Milaka pertsonak babestu du Orain Presoak dinamikak antolaturiko “inoizko manifestazio pluralena”, euskal presoen kartzelaratze auziari konponbidea ematea eskatzeko.


Okerrera doaz Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomikoak

Euskal Autonomi Erkidegoaren egoera ekonomikoa, Errendimenduaren gizartea saiakera eta eskola segregazioa aztergai aste honetako Lanaren Ekonomian. Berrikuntzekin dator ikasturtea BilboHiria eta Hordagoko elkarlanean.


Plastiko birziklatua duten jostailuek toxiko arriskutsuak dituzte

Europako ikertzaile talde batek, Ekologistak Martxanekin elkarlanean, jatorria hondakin elektronikoetan duten toxiko arriskutsuak aurkitu dituzte birziklaturiko plastikoetan, hala nola, jostailu edota kontsumorako saltzen diren beste hainbat produktutan.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude