"Bigarren aukerarik gabe... nola demostratu ikasi duzun ala ez?"

  • Gaztea baina sobera aritua. Hirugarren diskoa prestatzen dabil ohiko ganora handiaz. Noiz irekiko arrakastaren atea?
Rafa Rueda
Rafa Rueda, musikariaDani Blanco

PiLT garaian jainkoa hil zenuen kantu-kolpe baten bidez eta harrezkero bakarka ibiltzera kondenaturik zaude!


Gorputzak aspaldi eskatzen zidan beste ildo bateko musika jorratzea. Momentua heldu zenean, bakarka agertzea hoberena iruditu zitzaidan proiektu biak ezberdintzeko. Batean zein bestean halako jendearekin ibiltzea bedeinkapena da, kondena baino.

Dena den: zure izen-abizen horiekin, bizitza ziklikoa dela pentsatuko duzu…


Baina ez du esan nahi bueltan datorrena aurrez ezagutzen duzunik. Momentu guztiak diferenteak dira, nahiz joerak errepikatu. Bigarren aukerarik gabe... nola demostratu ikasi duzun ala ez? Beharbada izenarena ez da kasualitatea.

Musikari modura “ezaguna bezain ezezaguna” zarela esango nuke. Zure bertsioa entzun nahi dut…


Diesel naizela esango nuke. Apurka-apurka bere bidea egiten ari den tipoa. Honetan presa ez da batere ona. Alde horretatik nahiko pozik nago. Iragarkian bezala, “gaur atzo baino gehiago ezagutzen zaitut, baina bihar baino gutxiago”. Honelako joera den bitartean seinale ona!

Jeff Buckley edota Elvis Costello aipatu izan dituzu maiz. RRk zer dauka… haiek ez daukatena?


Batez ere... asko ikasteko! Gizabanakoak beti dauka eskaintzeko beste inork eskaini ezin duen zerbait. Ez naiz Elvis Costello bezain kantugile ona, ezta Jeff Buckley bezalako kantari aparta. Horrela ez balitz ere, derrigortuta nengoke ezberdina izatera, nire bizipenak bestelakoak direlako. Ekinaren ekinez norberaren kutsuek izaera propioa hartzen dute bukaeran.

Euskal Herrian inor al zaizu eredugarri?


Hainbat jende. Mikel Laboa edo Ruper Ordorika, Anari, Joseba Irazoki edo Saioa izeneko kantari berria. Sorkuntza mailan garenaren isla baino, izan gaitezkeenaren isla garela uste dut.

Euskara “mundua ikusteko modu bat” dela aldarrikatuz emanaldiak eskaini zenituen (Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinekin) Dublin, Berlin, New York, San Frantziskon… Tesia demostratu nahian?


Buelta ugari eman ditugu Zaharregia… emanaldiarekin, oso esperientzia ederra izan da, konplexuak kentzeko baliagarria. Euskara mugatzat hartu ordez, hizkuntzaren erakargarritasunaz konturatzen lagundu digu, poesia edo musikaren balio unibertsalez aparte.

Espainolez abestu izan bazenu...


Beste nonbait jaio banintz bezalako hipotesiekin espekulatzea da. Hizkuntza aukeratzean zintzotasun ariketa dago, zure produktuaren zintzotasunerako erabakigarria dena.

Alega, Mungian jaio izana tokatu ez bazitzaizun, non jaio nahi izango zenukeen?


Mmmm... beharbada Islandian. Handik heltzen den guztiak kuriositate handia pizten dit, mendebaldean zabalduta dagoen globalizaziotik apur bat aldenduta ikusten dut, baina ez inkomunikatua. Erakargarri eta misteriotsu.

Bakarlari gisa arrakastara behartuta al zaude?


Behartuta… Arrakasta modu askotara ulertu daiteke. Norbaitek zure disko baten kostua ordaintzea bada arrakasta. Gezurra litzateke jendearen onarpena behar ez dudala esatea, baina niretzat apurka-apurka haziz joatea eta maite dudan hau egiten jarraitzeko aukera izatea da arrakasta.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude