“Umorea jarrera bat dunk”

  • Elkarrizketa bukatu eta “ez haiz adarretatik ibiltzen, Sustrai” bota dit irribarretsu.
    Planoan bizitzeak ez baitauka entzefalograma planoa ukatearekin zerikusirik…
Zakilixut
Antton Olariaga

Ba omen duk Olariaga delako bat…


Hasieratik izan dudan lagunik handienetakoa. Bere hatz markak zeintzuk diren oso ongi zekiat. Kaleidoskopio bat bezala agertzen zaidak, bi zentzuetan makilatzen naik, obsesiboki begiratzen zidak, baina ondo pasatzen duen susmoa zeukaat.

Hire famaz baliatzen duk-eta!


Gehiena lortu dudana esaldi famatua duk: “Aizak, erdi-bana”. Gauzak erdibana egiteak gozamena zekarrek. Beste kontu bat duk zein gainean eta zein azpian, baina erdibana.

Ez gainean, ez azpian, hi beti azken orrian.


Eskelen artean jarriz gero aurrera egingo nikek baina... Irakurlearen problema izango lukek.

Irakurlearen problema?!


Bai. Bakarrak bagina eta bakarrik biziko bagina bezala sortu behar diagu. Gerokoa ez duk gure erantzukizuna. Ez diagu guk agintzen, eta nik gutxiago...

Ez zaialako piperrik ulertzen izango duk.


Niretzako hori desafio bat duk, ez duk etsigarria.

Etsigarria, hire gaurkotasun atenporala!


Gustatzen zaidak kontrapuntuan egotea. Umore kontua ere baduk. Pentsa, hitzaldietan, mezetan... burua nora joaten zaigun.


Niri hire hitz arraro horietara joan izan zaidak.


Hitz polisemiko bati intentzio osoz esanahi berria eranstea gustatzen zaidak, ez hitzak edozein zentzutan ematea. Tristea iruditzen zaidak hitzen balio oinarrizkoena galtzea.

Egunkaria bai ari dela bere oinarrizko balioa galtzen!


Lehenago jendea fresko heltzen zuan egunkarira, gaur leher eginda. Notario lana egiten dik egunkariak, bezperan entzundakoa egiaztatu.


Horregatik irakurri behar duk atzekoz aurrera?


Hori psikomotrizidade kontua duk. Kioskoetan beti lehen orrialdea jartzen ditek aurpegiz, alderantziz jarrita, hamar minututan dena aldatuko bailukek!

Albisteak ez lituzkek albiste izango gertatu aurretik?


Kazetaritza txarraren sintoma terriblea duk hori. Baina sexuan ere ez al duk hala? Bezperak ez al dituk biharamonak baino hobeak? Tontoak gu, inportanteena eguna bera baituk!

Eta barre egitea!


Niretzat irribarrea izan duk. Barre algaraz ezin dituk hogeita lau ordu pasa. Irribarrez ordu gehiago eman ditzakek, baina hogeita lau ere ez, azkenean muskuluak atrofiatu egiten dituk-eta.

Muskuluak ez, umorea atrofiatuko zaiguk guri!


Umorea jarrera bat duk. Ideologiak badik eragina umorean. Denak ez dituk modu berean eta gauza berataz katxondeatzen. Sinesten diat tokian tokiko klabeak badaudela, umorea kulturala dela.


Politikari baten diskurtsoa duk hori. Zakilixut lehendakari?


Hitz-jokoa izango lukek, baina aldez aurretik galdutako jokoa.

Azkenak
Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Apunte batzuk atarikoan

Autonomia erkidegoa eratu zenetik, datorren apirilaren 21ekoak hamahirugarren hauteskundeak izango ditu Eusko Legebiltzarrak. Behin baino ez du gobernua osatu EAJ ez beste alderdi batek; orduko hartan, 2009an, ezker abertzaleari aurkeztea galarazi zitzaiola baliatuta, PSE-EEk... [+]


Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzietan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Eguneraketa berriak daude