Do-do si do...

  • Donibane lohizune, 1928. Udako goiz batez Maurice Ravel (1875-1937) hondartzan zegoen eta itsasoan bainu bat hartzea erabaki zuen. Urtebete lehenago, 1927an, Ida Rubinstein dantzari eta koreografo ezagunak “espainiar izaerako ballet batentzako” musika egiteko eskatu zion ziburutarrari. Pariseko Operan erraz ahaztuko ez zen lana estreinatu nahi zuen Rubinsteinek.
Ravelek Andaluziako antzinako dantza bat berreskuratu nahi zuen: boleroa. Baina musikariak egunak eta asteak pasa zituen Donibane Lohizuneko etxean, nota bat bera ere idaztea lortu gabe. Goiz hartan, hondartzako uretan sartuta jaso zuen luzaroan bilatutako inspirazioa. Korrika irten zen uretatik, korrika zeharkatu zuen hondartza, eta korrika egin zuen etxerainoko bidea, Gustavo Samazeuilh laguna, harrituta, atzetik segika zuela. Pianoaren aurrean eseri eta, hatzak oraindik bustita zituela, jotzen hasi zen: do-do si do si do re do si la do-do la do. Ravelen Boleroa jaio zen. Melodia sinplea behin eta berriz errepikatuz, ordu laurden inguruko obra osatu zuen. 1928ko azaroaren 22an estreinatu zuten. Publikoaren harridura izan zen lehen erreakzioa. Baina berehala arrakasta izugarria lortu zuen eta Boleroa benetako maisulantzat jo zuten. Ez denek, ordea. Behin emakume batek ero baten lana zela esan zuen. Horrela erantzun zuen ziburutarrak: “Celle-là, elle a compris” (Horra hor, berak ulertu du). Maurice Ravelentzat neurriz kanpokoa zen Boleroak jasotako harrera, hainbesterainoko arrakastak nekatu egin zuen. Beretzat, Boleroaren sorrera “musikaz betetako esperientzia bat” baino ez zen izan.

Baina Boleroak bere bidean aurrera egin zuen. Metro eta erdira iristen ez den Bo Derek aktorea mito bihurtu zuen 10, emakume perfektua film kaxkarrean, belaunaldi oso bat liluratuta geratu baitzen aktore txikia hondartzan korrika ikusi zuenean Boleroaren notak entzuten ziren bitartean. Garai beretsuan, Sarajevoko Neguko Olinpiar Jokoetan, Jane Torvill eta Christopher Dean patinatzaile bikoteak inoiz izotz gainean eskainitako ikuskizunik ederrenetakoa eskaini zuten Ravelen piezaz lagunduta.

Bo Dereken filma (zorionez) ez dute zinemako antologiek jaso. Sarajevoko izotz pista (zoritxarrez) Balkanetako Gerran suntsitu zuten.
Baina egunero jende mordo batek, konturatu gabe, melodia hauxe du buruan edo ezpainetan: do-do si do...

Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude