argia.eus
INPRIMATU
Orwellen lanik entzutetsuena
  • George Orwell ::1984

    Txalaparta

    orrialdeak ::436

    prezioa ::18.05€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
1984
1949an eman zuen argitara George Orwell ezizenarekin ospetsu egin zen idazleak. Nineteen Eigthy-Four nobela, egile ezkertiarrak gizateriarentzat aurreikusten zuen etorkizun tamalgarriaz diharduen lana da. Urrun samar zegoen 1984. urtea. Handik hilabete batzuetara tuberkulosiak jota hil zen Eric Arthur Blairek –hori baitzen Orwellen benetako izena– suma ezin zitzakeen aldaketa batzuk gertatu ziren geroztik, Sobietar Batasunaren porrota esate baterako. Bere aurreikuspen guztiak ez dira bere horretan bete jakina, baina intuizio ikaragarria izan zuela ezin inork ukatu. Guztia kontrolpean izan nahi duen Anaia Nagusiaren indarra begi bistakoa da gaur egun. Harengandik salba gaitzaketen proletarioen indarra, berriz... ikusteke dago oraindik.