Txinako urtegi erraldoia zerutik ikusia

  • Chang Jiang ibaian (Txina) munduko urtegirik handiena eraikitzen ari dira. Munduko urtegi handiena eraikitzea ez da goizetik gauera egiteko moduko lana. Eta munduko urtegi handiena ez da goizetik gauera betetzen. 2009an izango omen du bere mailarik handiena. 185 metroko hormak ditu eta ura 135 metrora baino ez da heldu orain arte. Guztia betetzean 244 kilometro koadroko lur-eremua hartuko du eta 18 milioi kilowatteko ahalmena izango du.
Ia bi kilometro eta erdiko zabalera duen eraikuntza hori espaziotik ikus daitekeen apurretakoa da eta NASAko Landsat sateliteak 1987ko apirilaren 17an eta 2006ko azaroaren 7an ateratako argazkiek eremu hartan gertatutako aldaketak erakusten dituzte.

Urak estalitako lur-eremuez gain, urtegiak beste 160 km koadroko eremuan eragina izango du. Eta milioi bat pertsona baino gehiago lekualdatu dituzte agintariek.

Urtegiaren inguruan gero eta euri gutxiago egiten du; handik ehunka kilometrora, Daba eta Qinling mendietan, aldiz, tenperatura ia gradu bat jaitsi da eta gero eta euri gehiago egiten du.

Lanak amaitzean ur-biltegiak ia 600 km koadroko izango dituenez, inguru hartako klima gehiago aldatuko dela uste dute ikerlariak.

XIX. mendeko balea ehizatu dute


Hamabost metro luze eta 50 tonako pisua du Alaskan ehizatu berri duten baleak. Animaliaren gantza artean 1880-1890 inguruko arpoi-zatia atzeman dute.

Harrapatutako baleak 120 urte inguru izango zituela kalkulatu dute eta 8,5 cm-ko arpoi-zatia lepoaldean zuen. Arpoiak dituen ezaugarriengatik Massachussetts-eko (AEB) New Bedford-en egina izan zela uste dute, esan bezala XIX. mendearen hondarrean.

Balaena mysticetus espezieko balea da eta Beaufort itsasoaren eta Bering itsasoaren artean bizi izaten dira espezie horretakoak.

Ez da baleen gorputzetan horrelako zerbait topatu duten lehendabiziko aldia, baina sekula ez zuten lehenago hain arpoi zaharra kausitu.

Baleak babesturik daude eta Ipar Poloko itsasoetan aipatu espezieko ia 11.000 ale bizi direla uste dute zientzialariek; izan ere, ehizarako kuota kontrolatu zenetik urtero %3 hazi da kopurua.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude