“Nafarroak oso Feng Shui txarra du”

  • Zaldieroa deitzen du bere burua,
    baina errealitatea eta desioak
    nahasten ez dituen euskal gaitzaren
    begirale bakarrenetarikoa da.
Patxi 'Zaldieroa' Huarte

Ergatiboa zurekin...


Eta zure espirituarekin!

Umoregilea zaitugunez, Marx anaia handia gogoratuz has gaitezen: Historian bi aldiz gertatzen da dena: lehenean drama bezala eta bigarrengoan fartsa bezala...


Beste batek zioen tragedia fartsa (edo komedia) bihur dadin, tartean denbora igarotzea besterik ez dela falta. Gauza bera bi modutan esanda.

Zure lana ez ote da bata bestea bilakatzea?


Mmm... Bai. Baina kontua da nik ez dudala denborarekin jokatzen ahal, nik gauzak egun batetik bestera egin behar ditut, gehienetan, eta asko baldintzatzen du horrek.

Euskañola irakaslearekin amesgaiztoa izan dut eta zera ziostan: “Gora Euskadi Ataskatuta!”


“Euskadi ataskatuta” kolonialisten helburua da, gurean, tamalez, errealitate gordina dena. Horrela nahi gaituzte, aurrera inongo urratsik eman gabe.

Feng Shui aditu Emilianoren ustez nola gelditu zaigu Nafarroa orain?


Nafarroak oso Feng Shui txarra du. Gauza guztiak edozein modutan eta ez dagozkien lekuetan daude jarriak, eta horrela ezin gara zoriontsu izan. Hori bai: “Dirua” erakartzeko eta irabazteko gauzak, oso ongi kolokatuak daude.


Aizu, The Organization-eko Asierrek nahasten al ditu Feng Shui... eta Sinn Féin?


Ez dut uste. Baina United Kingdown eta Espainiako Erreinua nahasten ditu, bai. Euskalherria eta Irlanda alboratu daitezke, baina beste bi horiek ez.

Reala bigarrenera jaitsita, Lotina-zaletasunari publikoki eustea posible ote?

Bai, ohartu zaitez Reala “zeharkako” gauza bat dela, bere garaian Osasuna izan zen bezala. Funtsean ni Lotinazalea naiz, Celtarekin, Espanyolekin, Realarekin... baina batez ere Lotinazalea. Hori bai, Realarekin “lotuagoa” sentitzen naiz, noski.

Iruñeko alde zaharreko zure argazki edo estanpa biziki poetikoak... Egungoak izan arren, nolabaiteko oroimina dakarkidate: zer da iragana zuretzat?


Iragana gaur eta hemen dago. Nik iragana gizarte eredu honetan ikusten dut, alor guztietan. ETAren atentatu batetik hasita UPNren enegarren erasoraino. Tristea da baina etorkizuna ere ez ote den beldur naiz. Adibide bat jartzearren, niretzat AHT, esaterako, iragana da. Concordea bezala. Alboratu beharreko filosofia txikitzaile bat. Abiadura: iraganeko kontu zahar ustel hori!


Sebastian apezpiku falangista iragana da?


Nik dakidanez izatez ez da falangista, baina adjektibo bezala bete-betean doakio. Eta bai, iraganak erditutako apaiza da. Jesusen aurretik sortutako ideietan eroso bizi da eta antzinako salda hartatik edaten du. Jesus Tenpluan sartu zenekoan hantxe zegoen jada Sebastian, sazerdotea zen. Kristo aurreko apaiza da.


Faltzes sorterrian nor da Zaldieroa?


Inor ez. Oso harreman gutxi izan dut amaren herriarekin. Baina izen politak aditu nituen nitaz ari zirelarik: el nieto del Pepo eta el chico de la casa grande. Pixka bat mitikoa ematen du, ezta? Etxe hartan jaio nintzen eta orain dela urte batzuk bota zuten. Inpresioa egin zidan, bizitza jada nire arrastoak ezabatzen ari da!

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude