“Txirrindularia izatea ez da osasungarria”

  • Aitak arraunlari izaten uzten ez ziolako hasi zen bizikletan. Geroztik neska lagunarekin baino gehiagotan egin omen du lo Iñigo Chaurreau lehengusuarekin. Errepidea laranjaz ikusten du orain. Pentsa, semaforoetan ere ez ei da gelditzen!
Mikel Astarloza
Dani Blanco

Zu zara famoso?


Nire palmaresak erakusten duena baino ezagunagoa naiz. Txirrindulari bat ez da bere palmaresa bakarrik, eskaintzen duen irudia baizik.

Horregatik ez zarete politikoki bustitzen?


Orain arte Frantzian egon naiz baina banekien noizbait EAJrekin lotzen den Euskaltelen edo PPkotzat jotzen den Illes Ballearsen egon nintekeela. Horregatik onena isilik egotea da.

Ez esan Espainiako txapelketa irabaziz gero...


Herrialde bateko txapelketa irabaziz gero haren maillota eraman behar!

Hori dopinaren itzala baino gogorragoa da!


Ni saiatzen naiz itzal horretatik at bizitzen baina zaila da. Batez ere, goizeko 6:00etan banpiroek esnatzen zaituztenean. Amorru handia ematen du.

Baina hain zarete insolidarioak...


Zeharo. Nahiz eta itxuraz denak lagun onak izan bakoitzak bereari begiratzen dio.


Euskal medioek Euskalteli baino ez diote begiratzen.


Egia da badaudela txirrindulari batzuk baztertuak daudenak, baina ez dakit atzerrian ibiltzeagatik den. Agian hortaz arduratzen ez direlako da.


Edo Berrian zutaberik ez daukatelako...


Badirudi txirrindulari izateagatik ezin duzula idazten jakin. Nik onartzen dut ikasle oso txarra nintzela baina horrek ez dauka zerikusirik idazteko gogoarekin.


Goizero baskularekin esnatzen zaituztetela jakingo balute!


Taldean obsesio handia dago pisuarekin. Goizero medikua logelara sartzen zaigu, baskulan jarri, eta pisatzen dugunaren arabera aurpegi ona edo txarra jartzen du.

Gose aurpegia ikusten dizut.


Gosea pasatzea, nahi dudan guztia ez jatea, horixe da gehien kostatzen zaidana. Bizikleta gainean gustura sufritzen dut baina mahaian...

Eskerrak kirola egitea sanoa den!


Txirrindulari izatea ez da osasungarria. Ni konbentzituta nago egunero 200 kilometro egitea gorputzarentzat txarra dela.

Aizu, atseden hartzeko ere ordaintzen dizute.


Eguneroko entrenamendua, otorduak, loa, masajea... Hogeita lau orduz gara txirrindulari.

Horregatik egiten duzue sarri-sarri izara garbietan lo.


Ez dakit hori ona edo txarra den. Etxera iristen zarenean baloratzen duzu zein ederra den etxean egotea.


Lanbide ederra aukeratu duzu ba!


Pentsa, Euskalteleko sekulako fakturak ordainduz mantentzen ditut harremanak!

Azken modako segapotoa, MP3-a, Play Station-a... Pijo samarrak ez ote zareten...


Gure egunerokotasuna da. Bizikletan ibiltzeak lelotu egiten gaitu. Burbuila batean bizi gara.

Ongi etorri errealitatera!


Argi ibili beharra dago. Ez gara munduko zentroa eta bizitzak bere martxan jarraitzen du.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude