argia.eus
INPRIMATU
Gay hiztegiaren berrargitalpena
  • Aitor Arana ::Gay Hiztegia

    Txalaparta

    orrialdeak ::228

    prezioa ::14€

Pilar Iparragirre 2007ko ekainaren 17a
'Gay Hiztegia'
Aitor Aranak 2005ean Txalaparta argitaletxearen bidez plazaratu zuen Gay hiztegia berrargitaratu egin dute. Gizonezko homosexual eta bisexual euskaldunen artean erabiltzen diren izenek, adjektiboek eta esamoldeek osatzen dute nagusiki, Gay hiztegia, baina hauen inguruan eta etengabeko harremanetan dabiltzan lesbianak, bisexual eta transexualek –hala nola hain ezagunak ez diren polisexualak eta pansexualak– ere, badute tokia hiztegian. Euskal Herriko Gay Askapen Mugimenduak kaleratzen zuen Gay hotsa aldizkarian, 1988an, azaldu zen Gayztegia izan du Aitor Aranaren lan honek oinarri. Ahalegin hari, hiztegiek, herri-hizkera bilketek, liburuek, aldizkariek eta galdeketek eskaini diotena gehitu die, liburuan agertzen diren 1.300 sarrerak osatu ahal izateko.