argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herrian bizikleta gainean egin daitekeena
  • Mikel Bringas Diez ::Euskal Herria en bici

    Elea

    orrialdeak ::154

    prezioa ::16€

Pilar Iparragirre 2007ko ekainaren 03a
'Euskal Herria en bici'
Bizikleta zale guztiei zuzendutako gida da Euskal Herria en bici, bai ohituraz txirrinduaren gainean turismoa egiten dutenei, eta baita besterik gabe bizikletan askotan ibiltzeko usadiorik ez dutenei ere. Euskal Herria osorik, herri batetik besterakoak egiteko aukera eskaintzen du. Proposatzen diren etapetako batzuk hauexek dira: Donostia-Hondarribia, Hondarribia-Senpere, Senpere-Baiona, Baiona-Hazparne, Hazparne-Donapaleu, Donapaleu-Maule, Donibane Garazi-Elizondo, Elizondo-Lesaka, Lesaka-Oiartzun, Lekunberri-Iruñea, Figaro-Tutera, Tutera-Arguedas, Erriberri-Lizarra, Acedo-Gasteiz, Urduña-Zugaztieta, Zugaztieta-Bilbo, Mundaka-Lekeitio, Lekeitio-Itziar-Deba eta Zarautz-Donostia.