argia.eus
INPRIMATU
2007ko maiatzaren 20a
Euskarara itzulitako lehen film pornoa
Euskalsex Nazioarteko I. Areto Erotikoa antolatuko da Bilbon uztailaren 20tik 22ra. Han eskainiko da euskarara itzulitako lehen film pornografikoa. Ekimenaren helburua Euskal Herriko industria porno-erotikoa ezagutarazi eta artisten arteko harremana sustatzea da eta esparru horretan euskararen erabilera bultzatzea. Zinema porno-erotikoko berrogei aktore inguru hurbilduko dira La Casillara, horien artean Cicciolina aktore eta diputatu ohi italiarra.