argia.eus
INPRIMATU
2007ko martxoaren 4a
Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiria abian da
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortua du lan esparrurako ziurtagiria. Orain aurkeztu dute enpresetan kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza euskararekin lotzen dituen ziurtagiri ofizial eta publikoaren Kudeaketa Batzorde Nagusia. Batzorde hori erakunde publikoek eta Confebask, Adegi, Cebek eta SEA enpresari elkarteek osatuko dute. Lehen zereginetako bat urtean zehar tamaina eta jarduera guztietako enpresetan sei esperientzia aitzindari abian jartzea izango da.