ARGIA.eus

2022ko maiatzaren 24a
Soziolinguistika Klusterra

Homo fabera hausnarketa premian

  • Martxoan beteko dira hiru urte Soziolinguistika Klusterra eratu zela. Hamazazpi erakunde dira bazkide eta baita 113 norbanako ere. Hizkuntza normalizazio prozesuan, ezagutza soziolinguistikoaren ikerketa eta zabalpenerako gunea da Klusterra. Erakundearen nahia da proiektu zehatzak eta arlo teorikoa orekatzea.
     
    Soziolinguistika Klusterrak oreka lortu nahi du, aplikazio zehatzen eta hausnarketa teorikoen artean. Horretarako sortu zen, egiten ez zena egiteko, alegia, ikerketak, gogoetak, neurketak egiteko, euskararen normalizazio prozesuan pausoak itsu-itsuan ez ematearren.
Arrue proiektuko bilera
Soziolinguistika Klusterra
2007ko otsailaren 25a
 
Klusterrak hiru eratako proiektuak dauzka esku artean: euskararen normalizazio beharrei erantzuten dietenak –interes orokorrekoak esango genukeenak–, bazkideen nahi edo beharrak asetzeko proiektuak eta bazkide ez diren erakunde edo eragileek eskatutako zerbitzuak. 2007 urterako 26 proiektu aurreikusi ditu, batzuk hasita daude eta beste batzuk hasteke. Proiektu horietako batzuk aukeratu eta azalduko ditugu, Klusterraren zeregina hobeto ulertuko dugulakoan.

Arrue proiektua

Klusterra Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin ari da elkarlanean Arrue proiektua lantzen, sail horrek eskatu baitzion lan hori. Hezkuntza Sailak haur eta gazteen eskola giroko hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen inguruko ikerketa egin nahi du. 2003an hasi ziren lantzen, eta orain arteko datuak jasota, aurten zenbait ikastetxetan azterketa kualitatiboak egin nahi dituzte. Proiektua bukatu arte itxaron gabe, orain arteko emaitza nagusiak argitalpen batean bilduko dituzte, hizkuntza alorreko teknikariek erabil ditzaten.
 
Beste proiektu garrantzitsuetakoa ezagunagoa da; Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa. Kaleko ahozko erabilera neurtzen dute eta orain arte lau urtez behin egin da. Zentsuarekin eta erroldarekin bat egiteko asmoz 2006an egin dute azkeneko neurketa eta hemendik aurrera bost urtez behin egingo dute. 2006ko urrian 64 herritako datuak jaso zituzten, Arabakoak 4, Bizkaikoak 18, Gipuzkoakoak 17, Nafarroa Garaikoak 14 eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoakoak 11. Euskal Herriko neurketa orokorraz gain, hainbat herritako neurketa bereziak ere egin dituzte. Iaz, adibidez, 23 herritan egin zituzten euskararen erabilerari buruzko neurketa bereziak.
 
Bestalde, Eralan proiektuak azken urteotan indarra hartu duen esparrua jorratzen du: lan mundua. Egitasmoak hiru urteko iraupena izango du eta Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiekin ari da lanean Klusterra. Lan esparruko hainbat erakunde publiko zein pribatu aukeratu dituzte, dagoeneko euskara planak dituztenak, eta helburua euskara erabiltzeko oztopo diren faktoreak identifikatzeko eta horietan positiboki eragiteko lehen esperientzia pilotoa egitea da.
 
“Normalizazio Esperientzia Aurreratuen Kasuak” bilketa proiektuak honakoa egingo du: hizkuntza normalizazio planak ondo kudeatu dituzten enpresa, erakunde edo ikastetxeak aukeratu eta arrakastarako giltzarriak zeintzuk izan diren gogoetatu. Kasu arrakastatsu horien berri zabaltzeko asmoa dago euskara normalizazio eremuan zein soziolinguistika alorrean dabiltzan eragileen artean eta baita unibertsitateetan ere.
 
Gazteen erabilera perspektiba eta prospektiba jarri diote izena beste proiektu bati. Pisuzko arloa da gazteen euskararen erabilerarena. Hainbat erakundek eta elkartek jada praktikan jarri ditu zenbait ekimen, hala nola, Kuadrillategi proiektua. Klusterrak orain arteko ekimen eta gogoeta denak bildu nahi ditu batetik, eta bestetik, egiteko dagoen horren gainean hausnartu. Nora jo behar da gazteen erabileran eragiteko? Horixe galdera.
 
Euskararen normalizazio prozesuan ehunka teknikari eta profesional ari da lanean eta Klusterraren kezketako bat horien formazioa da. Batetik, profesionalei formaziorako dagoen eskaintza helaraziko diete, eta bestetik, profesionalok lanerako dituzten formazio gabeziak atzemango dituzte.

Etorkinak, Txepetx eta Hiznet

Hasteke dauden proiektuak dira hirurak ere. Euskararen bilakaeran eragina du etorkinen integrazioak eta hizkuntza portaerak. Horregatik, Klusterrak orain arte garatutako esperientziak bilduko ditu eta berauek aztertu. Txepetxi dagokionez, ordezkapena eteteko euskal komunitatearen nuklearizazio eta trinkotzearen ideian sakonduko du Klusterrak. Gutxi landutako teoria hori ikertu nahi du eta baita aplikazio praktikorako metodoak landu ere.
 
Bestalde, Asmoz Fundazioak antolatzen duen Hiznet ikastaroko ikasleek ikastaro amaieran hainbat lan egiten dute eta Klusterrak lan horiek zabaltzeko asmoa du.

Azkenak
2022-05-24 | ARGIA
Hiru urteko espetxe zigorra ezarri diote Miren Larrioni, koalizioko kide baten identitatea ordezteagatik

Hiru urteko espetxe zigorra eta 2.835 euroko isuna ezarri dizkio epaileak EH Bilduko eledun ohi Miren Larrioni. Ikusteke dago ebazpena bere horretan aplikatuko den, ala espetxe zigorra gizartearentzako lanengatik trukatzeko aukera aztertuko den.


Jakintza esparru ugaritako bideo pedagogikoak, euskaraz eta libreak

Filosofia, ekonomia, historia, matematika eta beste hainbat arlori lotutako bideo pedagogikoak zabalduko ditu Ikusgela proiektuak, euskaraz eta modu askean partekatzeko. Jakintza “narratiba berrietara” egokitzea helburu, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak... [+]


2022-05-24 | Peru Iparragirre
Dramaturgia berrien burrunbari begiratuko dio Eztena jaialdiak

Arte-eszenikoen programazioetan ohikoak ez diren obren erakustoki eta laborategi bilakatuko da Errenteria-Orereta ekainaren 5etik 12ra egingo duten Eztena jaialdian. Askotarikotasunari eta arriskuari begiratzeko parada izango da.


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak ez zigortzea eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


2022-05-24 | ARGIA
Tolosaldean Lurtaro denda kooperatiboa jartzeko bazkide kanpaina hasi dute

Lurtaro elkarteak "Egungo elikadura errealitatetik agroekologiarantz" mahai-ingurua antolatu du Tolosan, maiatzaren 26an. Bere esperientziatik mintzatuko dira zereal ekoizlea, fruitu ekoizlea, abeltzainak eta gaztagileak. Lurtaro elkarteak 300 bazkide lortu nahi ditu... [+]


Irakurrienak
ASTEKARIA
2007ko otsailaren 25a
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude