Agenda 22


2006ko abenduaren 24an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu


Txerria hil da

Azaroa kantuan eman dut. Agendari errepasoa egiten hasi eta dagoenak baino falta denak eman dit atentzioa. Gizartea aldatzen ari da arras. Hilabete osoa kantuan pasa dut, San Martinak barne, eta ez dut txerri-hiltzeari buruzko bertso bakar bat ere bota. Eta ez zait egokitu lagunei entzutea ere. Duela hamabost-hogei urte, azaroko gai izarra izaten zen txerri-hiltzearena. Txerri izatea tokatuko zitzaizun bizpahiru aldiz; matarifea izango zinen hurrena; gibela frijitzen ari zen emakumea bestela; edo puskak banatu behar zituen baserritarra... Telebistarako propio grabatu genuen lehen saioan ere, Imanol Lazkano eta biok txerri-hiltzearen irudi batzuen gainean aritu ginen duela hogei urte. Antropologia edo etnografia ikasketak egiten ari denak, bertsoetan altxorra du gizartearen nondik norakoen berri jakiteko. Kantatzen duguna ez baita hain interesgarria, kantatzen ez duguna aldiz, bai.



Lurrean

Oinak lurrean ditugula bizitzeko zoria dugu bertsolariok. Bertso-bazkari eta afarietan batipat, ingurukoa oro oso gertutik ezagutzeko parada izaten dugu. Odol-bero ospea dugu euskaldunok, eta zurruteroena. Gertatu izan zaigu noizbait bertsotan ari garela mahaiko gaztetxoren bat presaka jaiki eta, denen bistan, txahala egiten ikustea. Duela gutxi ordea, lehen aldiz, mahaikide genituen bi, muturtu eta muturrekoka hasi ziren, mahaiaren jiran lehenik eta jangelatik irten eta kanpoan gero. Tartean sartu ziren lagunak beste biak baketze aldera. Kaltea, guretzakoa bederen, egina zegoen ordea. Has zaitez han kantuan! Zer esan behar duzu, Jainkoa ona dela? Giro bero-beroa dagoela? Begi-bistakoa kantatzetik abiatzea hobe izaten da aukeran. "Borroka" da errimakeran oso ongi funtzionatzen duen hitz bat gainera. Arlo semantiko bereko beste hainbat hitz badira ia berez diskurtsoa osatzera zaramatzatenak: borborka, erronka, mokoka...



Mi mi sol mi mi

Musikariekin ere aritu gara bertsotan azaroan. Txistulariekin, Xabier Muñozi egindako omenaldian, Donostian. Eta Erandion, Doctor Deseo taldeko gitarra-jole den Aitor Agirianorekin, Bertso Tranpak ikuskizunean. Bi musika-tresna desberdin eta bi estilo diferente. Eta haiekin gu, beti-berdinak. Zail egiten da ahozko inprobisazioa eta musika uztartzen, bietako bat zinez inprobisazio delarik. Bertsolariontzat konpasa da, umetan marrazki borobilak egiteko erabiltzen genuen tresna hura. Hortik aurrera deus gutxi. Noiz hasi, noiz ekin, buruak agintzen digu eta ez bat, bi, hiru, lauak. Horregatik diote musikariek, elkarrekin goazelarik, ez datozela gu laguntzera, gu "persegitzera" baizik. Halere, badira musikarekin oso ongi konpontzen diren bertsolariak. Musikarekin uztartzean "hazi" egiten dira eta euren testuak ahots soilez emanak baino hobeak ere izan daitezke. Aurreikusten dut, urte gutxi barru Txapelketako bakarkako lanean bertsolari bat propio eramandako bere gitarra-jolearekin, bestea bere piano-jolearekin, hirugarrena bere perkusionista hartuta...



Beste txerria ere ez da ageri


Bertsogintzak aurrera egin duela uste dut. Baina ez orain doinu gehiago erabiltzen ditugulako, ez orain neurri-errimatan txukunagoak garelako, ezta orain doinu luzeagoetan aritzeko gaitasuna dugulako ere. Aurrera egin du, duela hamabost bat urte izandako joerari ihes egiten asmatu duelako. Azaroan ez dut kantagai izan Julianmuñozik, Isabelpantojarik, edo Seseñako Pozerorik. Bisbal, Lecquio, Jesulin, Esperanza Aguirre, Soyaya... ezagutzen ditugu baina urrun geratu zaizkigu. Ez da seinale hoberik nola guretzat hala herri honentzat. Gero eta guregainagoak gara. Eta hori, deitalerik txikienetatik hasita lortzen da.



Auzoko lagunak


1986an, Carmelo Baldatik Donostiako Belodromora jo genuen Bertsolari Txapelketaren finala jokatzera. Bi mila entzule pasatxotik ia zazpi milara egin genuen jauzi. Telebista izan zen bertan, zuzenean, lehen aldiz. Idatzizko hedabideek ere ordurarte ez bezalako garrantzia eman zioten bertsolaritzari. Baina gure hedaduraren egiazko neurriaz jabetzen ez ginen hasi pare bat urte pasa arte. Negu Gorriak taldeak Peñagarikano eta bion bertsoak grabatu zituelarik, edozein gazte hurbiltzen zitzaigun, edozein parrandatan, "Batetikan korroska..." belarri ertzera kantatuz. Fermini eta konpainiari ez dakit inoiz behar bezala eskertu diegun bertsolaritzaren zabalkundean ipinitako hondar alea. Ia hogei urteren buruan, ama bat edo aita bat datorkidalarik, eskutik lau-bost urteko umetxoa duela, asmatzen hasi naiz zer-nolakoa izango den aurkezpena: "Hara, Kimetz, begira nor dagoen hemen! Zuk ezagutzen duzu eh? Andoni da! Takolo , Pirritx eta Porrotxen laguna! Ea, Andoni... Esan rra!". Auzoko lagunek eman digute daukagun itzalaren zati handi bat.



Gogoetan


Ehun lagun bildu gara bi asteburutan Zarautzen, bertsolaritzaren nondik-norakoak gogoetagai hartuta. Duela hamabi urte elkartu ginen Azpeitiko Elosiagan gauza beretsua egitera. Orduko hartan bertsolaritza hamar-hamabost urteren buruan zer izatea nahi genukeen irudikatzen aritu ginen. Eta eman ditugun urratsak orduan adostutakoak izan dira gutxi-gehiago. Aurrera begira ez dakigu zer letorkeen. Ez dakigu euskarak ze osasun izango duen hamabost urte barru edo euskal kulturaren egoera zein izango den. Gureak kezkatzen gaitu, baina ez gureak bakarrik. Bertsolari eta bertsozale gara ez esaldiak 10/8 edo 7/6ko moldeetan eta errimaturik ematea eta entzutea gustuko dugulako soilik. Badugu herri honen eta herri honen kulturarekiko kezka eta erantzukizunik. Bidelagunak aurkitzen hasteko sasoian gaudela dirudi. Kultur proiektu eraginkor baten gabeziak pikutara eraman gaitzake, gu, auzokoak eta baita herri hau ere. Dagokionak heldu ezean, norbaitek heldu beharko dio lanari. Ni ez naiz nor zure etxean sartzeko baina...


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude