argia.eus
INPRIMATU
Nortasun agiria
2006ko urriaren 15

Iñaki Gil Uriarte 1956ko apirilaren 16an jaio zen Gasteizen. Lau anaietan hirugarrena, fraideetan ikasi zuen lehenik, eta Deustuko Jesuitetan filologia hispanikoa gero. Franco hil eta laster CNTn sartu zen, eta geroztik ez da atera. CNTko Euskal Autonomia Erkidegoko idazkari orokorra izan da 2003tik 2005era bitartean. Arazoak dituzten adineko pertsonei laguntzen egiten du lan. Elgean bizi da.