Joseba Zulaika (Itziar, 1948). Antropologo eta idazle. Adanen poema amaigabea argitaratu zuen 1975ean, geure baitako gizon-emakume soilaren bila idatzitako poema. Beste lan bat ere badu literaturakoa, Zu zara (1982), baina antropologia ikasketak burutu eta interpretaziora jo zuen, hitz ederrak bazterrean. Argitaratu dituen lan interesgarrien artean dira Bertsolariaren jokoa eta jolasa; Basque Violence: Metaphor and Sacrament; Ehiztariaren erotika; Terror and Taboo. The Follies, Fables and Faces of Terrorism; Crónica de una seducción: el Museo Guggenheim Bilbao; Enemigos, no hay enemigo edo oraingo ETAren hautsa. Lehenengo idatzi zuen lan hartatik oraingo honetara arte Gabriel Arestiren arima du bere baitan. Maldan gora eginiko gogoeta eroak Arestik, jakinaren gainean ero bezain zuhurrak direla, Zulaikak.