«Inoiz idatzi izan dut artikulurik, Arestirekin topo egiten dudala Bilbon. Kafe Antzokiaren aldizkarian argitaratu zuten. Gogoratzen naiz testu hartan esaten niola, ‘etorri hadi Bilbora, Gabriel, ikusiko duk hemengo aurrerapena, ikusiko duk ze eder dagoen Bilbo. Egundoko museoa zeukaagu, kaleak ere ez zeudek garai batean bezala, zikin, eta erreka ere ez zagok garai batean bezala, beltz. Euskara ere lehen baino gehiago egiten diagu; neurri batean hiri esker euskara berpizten ari duk Bilbo honetan… Etor hadi, Gabriel, etorri hadi, besarkada fuerte bat eman nahi diat!’».