Ispilue


2005eko maiatzaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Abertzaleok xelebre jokatzen ohi dugu Nafarroarekin. Gure historia hurbilean mugarri historikotzat ditugun gertakari batzuk -Askatasunaren Ibilaldia 1977an, Udalbiltzaren sorrera 1999an- ekialdeko eta mendebaldeko euskaldunak elkarganatzeko bide gabe, navarrismo banatzailearen haize emaile gertatu izan dira. Uste baino tarte tikiagoa izaki lurraldetasunetik deslurraldetasunera. Zalapartakoek gure hizkera beratzen irakatsi digute, hala ere, Foru Komunitatean. Han, gu gara aniztasunaren aldarrikatzaile nagusiak. Erkidego Autonomoan, ordea, ez gara hain askotariko eta zabal agertzen. Gutxiengo eta gehiengo kontuak. Salbuespena delakoan, inoiz ez diogu gure errealitatea hobeki ulertzeko ispiluaren balioa aitortu nahi izan Nafarroari.
Egun hauetan, bakea eta normalizazio politikoa dabiltza gehienen aho-mihietan. Horietara abiatu gabe ere, zorioneko hitzen edukia adosteko lanak izanen dituzte gure politikariek. Nik ere ez dakit ongi bakea zer den. Normalizazioa bai, susmatu bederen. Normalizazioa, konparaziorako, izan liteke Leitzako udaletxean ikurrina lasai paratu ahal izatea. Eta Orexakoan, berriz, espainola.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.