ARGIA.eus

2021eko urriaren 28a

Zer da: OSALAN

Daniel Udalaitz
2004ko abenduaren 26a

OSALAN Euskadiko Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutua 1993an sortu zen, EAEko Laneko eta Gizarte Segurantzako Departamentuari atxikitako organismo administratibo autonomo gisa. Nafarroan ere bada antzeko erakundea. Osalanen helburua laneko segurtasunaren, higienearen, ingurumenaren eta osasunaren esparruan, EAEren eskumenekoak diren ekintza guztiak organo tekniko bakarrean koordinatzea eta zentralizatzea da. Azken buruko xedea populazio langileari aitortutako eskubideak eduki efektiboz hornitzea du. Horretarako, bere gain hartzen ditu langileen osasuna eta segurtasuna sustatzeko eta prebenitzeko lanak. Haren jarduera langile enplegatuak dituzten jarduera ekonomikoaren adar guztietara hedatzen da, kooperatibak eta administrazio publikoak barne. Era berean, laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko jarduerak burutzen ditu langile autonomo edo beren konturakoei dagokienez. Funtzio hauek betetzen ditu: laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen zergatiak ikertzea; segurtasunaren gaineko kontrolak programatzea eta garatzea enpresetan; eta informazioko eta prestakuntzako jarduerak antolatzea eta garatzea laneko segurtasunari eta osasunari dagokienez.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
ASTEKARIA
2004ko abenduaren 26a
Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude