Mendietatik itsasora

Jakoba Errekondo
2004ko abenduaren 26a

Itsasoa izan da ehunka eta ehunka urtetan Euskal Herri atlantiarreko gizartea mugitu duen uztarria. Arrantza eta merkataritzari eusteko ikaragarrizko jendetzak lan egiten zuen: ontzigileak, errio-arotzak, ainguragileak, iltzegileak, garraiorako mandazain eta itzainak, gurdigileak, perratzaileak, sagardogileak, eskribauak, kalamua lantzen zuten baserritarrak, baso-mutilak... Itsasoko gorabeherak zekarren bezala zeraman aberastasuna. Baserria bera ere, geuk egun ulertzen dugun eran, ekonomia honen ondorio zuzena da. XVI. mendean arrantzari eta batez ere merkataritzari loturiko gizarte aberatsaren premiei erantzuteko jaio zen. Hura gabe, Kantabria edo Asturiaskoen antzeko etxetxoak izango genituzke gure mendi eta haranetan.

"Basotik itsasora" erakusketa antolatu dute Pasaiako Albaola eta Izurako Haize Berri elkarteek. Lehena gure kulturaren adierazle nabarmenenetakoak diren garai bateko ontziak eraikitzera emana da. Baxenabartarrak medio handik eskuratzen omen dituzte langintza horretarako nahi eta nahiezkoak dituzten haritz tzarrak. Azkenekoa haritz ipurdi bat hustuz egindako kanoa tankerako ontzia da. Gezurra badirudi ere duela mila pare bat urte erromatarrek aipatzen omen zituzten euskaldunen gisa honetako ontziak. Gaur egun, hala ere, bi mila urteko teknikak gauzatzeko arotzak topatzea baino nahiko enbor aurkitzea askoz ere zailagoa izango dela iruditzen zait. Itsasoko bizimoduarekin batera galtzen baitoa baserria eta mendiko lanei lotutakoa.

Atentzioa eman zidan kanoaren uretaratzeak: baserritar idi-pare dotoreak zeraman bost metrotik gorako ontzia, gurdi motza eta lera tipi baten gainean arrastan. Garai batean, errioetan gorako itsasoarekin batera idi-pare multzoek ontzi galantak itsasoratzen zituztenean bezala. Baserria eta itsasoa bat. Baserriari teilatua ematen zaioneko tranpalea edo ostrokoa deitutakoaren antzeko bedeinkazio paganoa ere bazeraman ontziak mutur-muturrean, erramu arbasta dotorea.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
Geroa Bai-ren zinismoa Maravillasen kasuan

Azken egunotan, Nafarroako Gobernuak Maravillas Gaztetxearen desalojo kautelarra eskatu zuenetik eta bereziki, operatiboaren prestaketa dela eta helikoptero bat Gaztetxea aztertzen aritzen denetik, Geroa Bai-ren aldetik botatako adierazpenek bultzatzen naute idaztera.

 


Ezinezko berdinketa

Medioetan irakurritakoaren arabera, Foro Sozialeko ordezkaritza bat eta EPPK-ko bi mintzakide elkarrizketatu egin dira. Aipatzen dutenez, kolektiboko kideek espainiar eta frantses estatuetako legezko bideak jorratzeko prestutasuna erakusteaz gain, itxaropentsu daude, eta era berean, jarduera politikoagatik barkamena eskatzeko prest omen daude.


Yemenen haurrak zeramatzan autobusa bonbardatu eta 43 hil ditu Saudi Arabiak

Yemenengo Saada departamentuan izan da bonbardaketa. Blokeatuta dago herrialdea hiru urteko gudan, Democracy Now-ek argitaratu duenez.


2018-08-10 | ARGIA
Preso eta iheslarien egoera turistei ikustarazteko hiru autobus prestatu ditu Omnium elkarteak

"Freedom for all Catalan political prisoners and exiles" leloa daramaten hiru autobus prestatu dituzte Katalunian, herrialdea bisitatzera joaten diren milioika turisten arreta deitu eta Espainiako Estatuaren errepresioa salatu asmoz. Òmnium elkartearen kanpaina da eta beren webgunean azaldu dituzte zergatiak.


2018-08-10 | Marea Urdina
Marea Urdina
MULTIMEDIA - dokumentala

Autismoa gizarteratzeko asmoz, uztailaren 7an eta 8an ehunka lagunek osatu zuten Marea Urdinak antolatutako Saturraran-Hondarribia itsas zeharkaldia. Horren inguruko dokumentala sareratu du Marea Urdinak; igeri egin zuten lagunei eta urte osoan ekimena sustatu dutenei esker ona adierazteko.


2018-08-10 | Nahia Ibarzabal
Hazte OÝr-ek sortutako lobby batek abortuaren aurka bozkatzeko estutu ditu politikari argentinarrak

2013an Hazte Oír talde ultrakatolikoak sortua da CitinzenGo plataforma eta hainbat gutun zein prentsako iragarki argitaratu ditu abortuaren legearen aurka azken asteetan Argentinan. Danilo Albin kazetariak Públicon azaldu duenez, helburua zalantzan zeuden senatariak konbentzitzea zen.


2018-08-10 | Ahotsa.info
Nafarroan gaztetxeen loraldia
MULTIMEDIA - erreportajea

Udaberrian loraldia izatea ohikoena da, baina Nafarroan autogestioa oinarritzat hartzen duten proiektuak aurtengo udan loratu dira: Burlatan, Lizarran, eta Tafallan hiru gaztetxe berri sortu dira. Eta hauekin, aldaketa politikoa Nafarrora iritsi zenetik, zerrenda haunditzen doa: Arrotxapeako gaztetxea, Maravillas gaztetxea, Berriozarko Taupada gaztetxea, Lodosako Matadero gaztetxea, Mendillorriko Antzara proiektua, Plazara Iruñeko Alde Zaharreko gune komunitarioa...

Gune hauetan... [+]


Donostiako Txantxarreka Gaztetxea errefuxiatuentzako "gune segurua" bihurtzea erabaki dute

Irungo gaztetxe Lakaxitak egin duen bezala, Donostiako Txantxarreka gaztetxea ere errefuxiatuen betebeharrak asetzeko prest azaldu da.


2018-08-10 | Hala Bedi
Altsasuko gazteen askatasuna eskatu dute berriz ere Gasteizko jaietan

2017ko jaietan egin bezala, aurtengo jaietan ere Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea egin dute Gasteizen.


2018-08-10 | Aiaraldea.eus
Dozenaka herritar bildu dira astelehenean jazotako lan istripua salatzeko

Gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du gaur eguerdian Laudioko Herriko plazan, astelehenean jazotako lan-heriotza salatzeko.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude