Ilarrak arrautza irakinarekin

OSAGAIAK:

800 gramo ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik)
Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua
10 koilarakada ilar leka salda
Tipulin fresko bat, pikatua
2 baratxuri ale, xehatuak
4 koilarakada oliba olio birjina
4 arrautza fresko
Gatza

Ilar lekak egosiko ditugu litro bat urean. Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan. Urdaiazpikoa ere hantxe jarriko dugu. Ordu laurdenaren ostean erantsiko dizkiogu ilarrak, azukre pixar batekin. Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu, 10 koilarakada. Arrautzak hautsiko ditugu haren barruan, ezti eta leun, kazolaren bi ertzetan, zuringoek elkar jo ez dezaten. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, bost bat minutuan, salda murriztu eta arrautzak mamitu arte. Gatz-puntua neurtu »kontuz urdaiazpikoak eman diezaiokeenarekin» eta mahairako prest izango ditugu ilarrak.

Barazkiak nola egosi
Barazkiena baino 5 aldiz handiagoa izango da egosteko erabiliko dugun uraren bolumena. Eltzean egosiko ditugu barazkiak, baina ez aluminiozkoan, ilundu egiten baititu gai horrek barazkiak.
Barazki berdeen kolore erakargarriari eta itxura freskoari eusteko, honako proportzio honetan bideratuko ditugu ura eta gatza: 100 bat gramo barazkiko, litro erdia ur, hasieran, eta 5 gramo gatz. Urari ez zaio sekula irakin aurretik gatza eman behar. Gatza irakin aurretik emanez gero, askoz denbora gehiago beharko du borborka hasteko. Lehen irakinaldian erantsiko dugu gatza eta irauliko ditugu barazkiak. Egoste-epea ez da erlojuaren kontua, baizik eta barazkien egoerarena. Sutatik atera eta dastatu egingo ditugu, egina dagoen edo ez jakiteko.
Egosi bezain laster zerbitzatu ahal izango ditugu barazkiak, gurin pixar batez, oliba olio gordinez edo baratxuri-olioaz, edo freskatzen jarriko ditugu gopor edo ontzi handi batean, ur oso hotzarekin »izotza erantsiko diogu», eta gatza azaletik emanda, ongi kontserbatu eta koloreari euts diezaion. Egoki kontserbatuko dira orduan barazkiak hozkailuan, beren ezaugarri guztiekin, mikrouhinetan berriro berotu aurretik, edota berriro maneatuko ditugu, ur izoztuan, gatz pixka batez, murgildurik eduki eta gero.
Ez dira barazkiak iturriko uretatik pasa behar: ezaugarriak galtzen dituzte. Bestalde, inoiz ez ditugu barazkiak kazola tapatuta egosiko, kardua edo borraja bezalako barazki zaintsuak izan ezik.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude