Gaitz digitalak

  • Erreportaia hau irakurtzen amaitzen duzunerako birus berriak zabalduko dira Interneten. Microsoften gainbehera xede, hackerrek etengabe dihardute lanean birusak sortzen. Erabiltzaileak gara, ordea, kaltetuenak. Gaitz digitalak kutsatzeko beldur bazara e-posta ezezagunak ez zabaltzea eta biruskontrakoa eguneratzea duzu onena.

2004ko martxoaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak eskainitako datuen arabera, 2002tik 2003ra bitartean ordenagailu pertsonalen hazkundea %10ekoa izan da. Interneteko konexioena, berriz, %17koa. 15 urtez gorako hiru pertsonetatik ia batek osatzen du erabiltzaileen taldea. Euskal Autonomia Erkidegoan Gipuzkoak du Internet erabiltzaile tasarik altuena (%34,3), ondoren dator Araba (%32,4) eta Bizkaia da azkena (%30,9).

Geroz eta gehiago dira, beraz, amaraunean barna murgiltzen diren euskal zibernautak. Internetek baliabide ugari eskaintzen ditu denbora epe laburrean, baina mundu zabal horretan ere denak ez dira abantailak. AIMC Komunikabideen Ikerketarako Elkartearen inkesta bete duten 40.865 Internet erabiltzaileetatik 13.891k, alegia %34ak, noizbait birusen batek bere ordenagailua infektatu duela erantzun du. %85,1ak biruskontrakoa instalatuta zuela adierazi badu ere, ezinezko izan zitzaien hackerren inbasioa saihestea.

Zizareak dira hedatuenak

E-posta bidez kutsatu ohi dira ordenagailu gehienak. Erabiltzaileak mezua zabaltzen duenean birusa sisteman instalatzen zaio. Zizareak deitzen diete birus horiei. Zabalduenak badira ere, badira beste mota asko, troiatarrak, esaterako. Horiek, konturatu gabe ordenagailuan sartu eta erabiltzaileak sisteman egiten dituen mugimenduak zelatatzen dituzte. Aipatutakoak malware (software kaltegarria) kategorian sartzen dira. Horrez gain, spyware, keylogger eta dialer kategoriak daude. Spyware delakoek erabiltzaileek Interneten egiten dituzten mugimenduak kontrolatzen dituzte. Keylogger-ek berriz, pasahitzak lortzea dute xede. Horretarako, erabiltzaileak teklatuarekin egiten dituen pultsazioak grabatzen dituzte. Dialer-ek telefono konexioa aldatzen dute. Erabiltzailea nabigatzen ari den bitartean automatikoki sisteman programa bat instalatzen zaio eta 803, 806 eta 807 aurrezenbakidun telefono zenbaki pribatuetara aldatzen dio konexioa.

Behin birusak ordenagailuetara sartuta, ondorioak ezberdinak dira. Kasurik onenean sistemaren funtzionamendu txarra izango du ondorio. Erabiltzailea ohartu ez arren, ezkutuan eginkizunen bat garatzen da. Ondorioak larriagoak ere izan daitezke, ordea. Besteak beste, artxiboak ezabatzea, sistemaren konfigurazioa aldatzea eta fitxategi konfidentzialak beste pertsona batzuei igortzea. Eta, azkenik, ekipo informatikoan dugun informazio guztia ezereztatzea. Hori da hain zuzen enpresek izan ohi duten beldurrik handiena.

Mydoom da azkarren hedatu dena

Oso zaila da azkeneko birus arriskutsuena zein den esatea. Izan ere, egunero 15-20 birus inguru detektatzen dituzte biruskontrako enpresek. Zorionez, ordea, guztiak ez dira Mydoom, Netsky edo Bagle bezain arriskutsuak. Hiru horiek erabiltzaile ugariri eragin die kaltea eta mundu mailako epidemia sortzera iritsi dira. Mydoom delakoak, esaterako, milioika ordenagailu kutsatu ditu. Berau izan da orain arteko birus okerrenetakoa, baita azkarren hedatu dena ere. Une honetan Netsky.D zizarea da gehien hedatzen ari den birusa. E-posta bidez zabaltzen da eta sare korporatiboak kolapsatzen ditu. Mezuek ingelesez idatzitako gaia izaten dute eta eduki ezberdina izan ohi dute.

Fernando de la Cuadra, Panda Software-eko nazioarteko editore teknikoa: «Infekzioen %80 baino gehiago e-posta bidez heltzen diren birusek eragiten dituzte»
Zer egin ordenagailua kutsatzen zaigunean? Edota zein prebentzio neurri hartu geure sistema informatikoak ez kutsatzeko? Aholku bila jo dugu Fernando de la Cuadra Panda Software biruskontrako enpresako nazioarteko editore teknikoarengana.

Zein da gehien hedatu den birusa eta kalte gehien eragin dituena?
Hedatze handiena izan duen birusa Klez I. da, zalantzarik gabe. Bi urte baino gehiago ditu eta geroztik birus kutsakorrenen zerrendan dago. Kalteen inguruko ganorazko balorazioa egitea zaila da. Enpresek sekula ezin dezakete jakin zenbateko galera izan duten. Hau da, zenbat diru galdu duten edota zenbat irabazi zezaketen kutsatuak izan ez balira. Hurbilketak egiten dituztenean ez dituzte jakinarazten, horrek enpresaren irudia txartzeko arriskua baitu. Kalteei buruzko edozein zenbateko kontu handiz hartu behar da.

Nola lortzen du Panda Softwarek birusen aurkako konponbidea? Nola sortzen da birus alarma bat?
Konponbidea oso xumea da: Bilbon lan egiten duen lan talde paregabea dugu. Edozein motatakoak direla ere, eta edozein ordutan agertzen direla ere, ez die birus bakar batek ere ihes egiten. Edozein alarmaren aurrean, lehenik eta behin birusa gure eskuetan izan behar dugu. PandaLabs lanean hasten da birusari "tripak ateratzen", nola infektatzen duen ikusiz, eragiten dituen ondorioak atzemanez... nola jokatzen duen ikusi arte eta geldiarazteko modua jakin arte. Orduan, Interneteko Pandaren zerbitzarietan jartzen dugu "txertoa" bezeroak eta bezeroak ez direnak babes daitezen.
Aldi berean, Pandako beste hainbat sail martxan jartzen dira: Komunikazio sailak hedabideei jakinarazten die, merkataritza sailak bezeroei babestuta jarraitzen dutela azaltzen die...

Spam-ak edo publizitate erauntsiak zenbatean eragin du birusen hedatzea?
Spam-a birusei zeharo lotua dago. Hackerrek hasiera batean birusak hedatzeko erabiltzen dituzten e-posta berberak erabiltzen dituzte spamerako. Hala, ordenagailu askotara hedatzen dira denbora gutxian. Gainera, birus batzuek infektatutako ordenagailua erabiltzen dute beste ordenagailu batzuei spama bidaltzeko. Infekzioen %80 baino gehiago e-posta bidez heltzen diren zizareek eragiten dute.

Zeintzuk dira ez kutsatzeko babes neurriak?
Oinarrizko prebentzio neurria oso sinplea da: biruskontrako bat instalatzea. Edozein momentutan geure ordenagailua erasoko duten 70.000 kode maleziatsu daude. Biruskontrakorik ez baduzu, galduta zaude. Ezin izango duzu e-posta lasai jaso, ezta Interneten seguru nabigatu ere.

Lotura interesgarriak
Ondorengo helbideetan biruskontrakoak jaitsi, eguneraketak egin eta azterketak egin ahal izango dituzu zure ordenagailuak birusik duen ala ez jakiteko. Birusen inguruko informazio zehatza ere bertan aurkituko duzu.

Panda Software
http://www.pandasoftware.es
Symantec
http://www.symantec.es
Mcafee
http://www.mcafee.com
Alerta Antivirus
http://www.alerta-antivirus.es


Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude