Bero-beroan


2003ko uztailaren 13an


Euskal kultura eta giza eskubideen defentsan AEBtik.

Euskal Herrian Frantzia eta Espainiako estatuen aldetik giza eskubideak eta euskal kultur ondarearen urraketen aurka dauden erasoak salatzeko lanean ari da IBO izeneko taldea (International Basque Organization For Human Rights). Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) 2003ko honetan bertako euskal amerikarrek sortutako gobernuz kanpoko erakundea da IBO eta eskubideen urraketa salatzeaz gain, euskal gaiei komunikabideetan ematen zaien trataera eta ikuspegi desegokia salatzen ditu. AEBn tankerako erakunderik sortzen den lehenengo aldia da eta www.euskojustice.org helbidean topa daiteke berari buruzko informazio gehiago.




ETA-ren bizkaia komandoa.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak bere kezka agertu du ETAk Bizkaian izan dezakeen Bizkaia komando berrantolatuagatik. Irailaren 14an, udalen eraketa egunean, Ertzaintzak ETAk jarritako bonba-auto bat indargabetu zuen Bilbon eta joan den uztailaren 1an berdin egin zuen beste bonba-auto batekin. Bietan etakideek eman zuten auto horietako lehergailuen berri eta uztailaren 1ekoan, indargabetze lanetara joandako ertzainen aurkako lehergailu tranpa bat zegoela uste du Herrizaingo Sailak. Javier Balzak zuzentzen duen sailaren ustez, ETAk berriz lortu du Bizkaia komando iraunkor bat eratzea eta lokalen bat izan behar dute bonba-autoak prestatzeko.




'Naparra' auziaren zailtasunak.

Iragan dira jada 22 urte Jose Miguel Etxeberria 'Naparra' desagertu zenetik eta Iñigo Iruin familiaren abokatuak salatu duenez, Entzutegi Nazionaleko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile Ismael Moreno auzia argitzeko trabak ari da jartzen. Iruinek zenbait eskaera egin ditu: batetik, BVErekin zerikusia ei zuten Perrer anaiei buruz polizi indarrek dituzten datuen eskaera onartu dio epaileak; bestetik, J. A. Saez de Santa Maria, Antonio Gonzalez Pacheco, Manuel Ballesteros eta J. L. Fernandez poliziaren arduradunak lekuko gisa agertzea eskatu du Iruinek baina epaileak atzera bota dio eskaera. Bestetik, eta nagusiki liburu batean oinarrituta 'Naparra' ETAk hil zuela dioen lekuko babestu bat ere onartu du epaileak.




Arreta bikoitzez jarraituko da Tourra Baionan

Interesgarria izango da ikustea hilaren 23an Frantziako Tourra Baionara iristen denean lasterketaren antolatzaileek euskarari emango dioten trataera zein den. Batasunak eta EHEk -azken honek lehenago ere berdina egin izan du- Tourreko antolatzaileekin mintzatu ziren euskarak lasterketan bere lekua izan zezan hau Baionara iristean. Espainiako Gobernuaren presioak bere ondorioa izan du eta Jean-Marie Leblanc Tourreko zuzendari nagusi ordezkariak, Batasunak iruzur egin diola adierazi du, baina EHErekin hitz egindakoa ongi dela ere adierazi du. Espainiako goi mailako agintari desberdinek, engainatua sentitzen bada, horren arabera joka dezala eskatu diote. 16an, beraz, arreta bikoitzez jarraituko da Paue eta Baiona arteko lasterketaren kontaketa.




Gizarte Segurantzak ez du «GARA»rekin hitz egin nahi

Iragan da jada Espainiako Gizarte Segurantzak 'Gara' egunkaria kaleratzen duten enpresei 5,1 milioi euro ordaintzeko emandako epea (uztailaren 5a), eta 'Gara'ren arduradunek Orain SAren konturik ez dagokiela eta ez dutela ordainduko jakinarazi dute. Joan den astelehenetik aurrera, beraz, egunkaria ondasun bahituraren arriskupean dago etengabe. 'Gara'ren arduradun desberdinak behin eta berriro saiatu dira Gizarte Segurantzako arduradunen batekin hitz egiten baina artean ez dute lortu hitz egiteko borondate aztarna txikiena.




Hizkuntza gutxituen kinka larria

bilboko unesco-etxeak munduko hizkuntzen egoerari buruz aurki argitara emango duen lehen txostenaren arabera, munduko hizkuntzen %50-80 inguru XXII.menderako galdu egingo dira. Txostena egiteko 525 hizkuntza aukeratu dituzte, guztira 5.000-6.000 direla kontuan izanda. Euskara ez dute arrisku larrian direnen artean kokatu, baina alde ilun asko daudela aitortu du txosten hori osatzen lagundu duen Patxi Juaristik. Nafarroako eta Iparraldeko egoera nola dagoen ikusita, euskara Euskal Herri osoan salbatuko dela esatea oso zaila dela adierazi du.


Hizkuntz ereduak Nafarroan

nafarroako gobernuak atzerriko hizkuntzen garrantzia handitu nahi du hezkuntza ereduetan, euskararen kaltetan. Ekainaren 27an Euskara Kontseiluak egindako bilerak Gobernuak proposatutako dekretu hori aurrera ateratzeko baino ez zuela balio izan salatu du Oinarriak taldeak. Kexu hori islatu asmoz, talde honek ez zuen ez bozketan, ez proiektu horren prozeduran ere parte hartu.


Lizundia, euskaltzain berria

jose luis lizundiak Jose Maria Satrustegik utzi zuen lekua hartuko du Euskaltzaindian. Gehiengo osoz izan zen aukeratua, baina zortzi hilabete barru egingo dute euskaltzain oso, sarrera hitzaldia egiten duenean. Hitzaldi horretan Satrustegiren obra eta Euskaltzaindiaren historia lotuko dituela aurreratu du.




Euskal kultura ukigarri

«Euskal herriko aurpegiak» du izena Euskal Kultur Erakundeak irailean martxan jarriko duen proiektuak. Proiektu horrek, leku publikoetan ukipen pantaila batzuen bidez Euskal Herriko historia, literatura, geografia, kultura, bizimodua eta euskara ezagutzera ematea du helburu eta lau hizkuntza erabiliko ditu horretarako: ingelesa, gaztelania, frantsesa eta euskara.




Hizkuntz gutxituak telebistan

mugarik gabeko telebista, Europako Batasuna, telebistaren jarduera arautzeko, aztertzen ari den legedia da. Legedi hori onartu arte bide luzea geratzen da; bitarte horretan, lan horretan ari diren batzordeek proposamenak egingo dituzte. Jose Maria Muñoa, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak txosten bat aurkeztu du batzorde horretan. Txostenean, hizkuntza gutxituek telebistetan duten presentzia bermatze aldera kuota sistemarekin aurrera jarraitzea proposatzen da. Bestalde, barne ekoizpena ekonomikoki bultzatzea eta telebistak publizitate uholdetik babestea ere eskatzen da. Muñoaren proposamenak gehiengoa eskuratu zuen batzordean.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude