Nazio bateko sektore estrategikoak esku publikoek kudeatuak izan behar lukete beti eta ondorioz kasuan kasuko Gobernuak kontrolatuak. Nabarmena dirudien hau dagoeneko ez da hala Juan Jose Ibarretxeren Gobernuarentzat. Naturcorpen, Euskal Herriko gas sektorearen, kapitalaren %62 Asturiaseko "HidroCantábrico" enpresari saldu berri dio 505 milioi euroren truke. 2000n Energiaren Euskal Erakundeak hasitako Euskal Herriko gas sektorearen pribatizazio prozesuaren amaiera da. Enpresa publiko oro bezala, Naturcorp EAEn zergak ordaintzen ditugun guztion diruari esker sortu da. Naturcorp bezalako enpresa bat haren eskutan jarraitu behar luke, gasa hain sektore estrategiko garrantzitsua izanik. Pribatizazioa burutzen denean, interes pribatuak izango dira agintzen dutenak, eta normalean ez dute interes sozialekin bat egiten. Nazio batek ezin du bere aberastasunaren zati bat galtzen utzi, enpresa pribatu eta multinazionalen atoian joan nahi ez badu. Gainera haiek kostu handiagoko fakturak eskatuko dituzte beranduago. Ibarretxeren Gobernuak olatu kapitalista-neoliberalera igotzea nahiago izan du, gu pobreago eta mendekoago eginez