Behin eta berriz argiki erakutsi digute Baionan, euskaldunak arrotz gaituztela eta etsai, euren frantses itsasoko txapapotea baikinen tratatuak izan baikara. Demoak zuzen. Arrotz gaituzte, espainolek frantsesa ez jakitea bezain onartua baitute hauek euskaldunak espainolak direla. Auzo hurbileko urruneko arazoa. Atzerrikoa. Etsai bilakatzen zaiena, bertakoak izanik frantsesak ez garela eta ez dugula izan nahi adierazten diegularik. Lizarazu San Mameseko aldagelan nahi gintuzkete, non gaztelania egiten zuen etxeko Luis Fernandez baten pare. Alfaro, Funosas Iruñean gara gu, Labriten edozein Aimar, Abelen pare. Mintzaira berak egiten gaitu bat, bat izateko borondatea dugunoi. Behin eta berriz ukatu digute elea, arrotz zaien hizkuntzan hitz egitea. Eta egurtu gaituzte okupatutako etxean, armez horniturik propio askatu funtzionario profesionalekin, guk ere ordaindutako zergez bazkatzen diren salariopekoekin. Haiengan- dikako gure ezberdintasunak ditu errabiatzen, eta burua galdu dutenen antzera jo gaituzte gaizkileak bagina bezala. Gure eskarmentuari begiratuta, joan hogeita hamar urtetan egin bideaz daude urduri, gibelarantza eginen ez duena dela bai baitakite. Arrotzak inoiz ez gehiago.