argia.eus
INPRIMATU
Juantxo-Txiki, pertsona serioa
2002ko irailaren 08a
Leengo egunean bost urte bete berriak zituen Juantxo-Txikiri, «Aizu, Txiki...», esan nion. «Ni ez naiz Txiki. Txikia nire anaia da. Ni aundia naiz», erantzun zidan. Benetan txikia da Juantxo eta iñoren aginpean egotea bearrezkoa zaio; baiña bere burua aundi ikusi nai du. Aundi izatea nai. Ta bidean dijoa. Jainkoak berberak jarri zuan, sortzetik, bide orretan. Aundi izateko gogoa, umerik txikienean ere, agertzen da tarteka-tarteka. Aundi izatea, norbere buruaren jabe izatea da, pertsona izatea. Ortarako jaio da Juantxo-Txiki. (...) Gaurko umea, biarko gizona. Gizon bezela tratatu zazu gaurko ume ori. Bestela errudun ikusten zaitu askotan, eta Juantxo gizon egingo danean, zure erruak gogoan izango ditu oraindik. Ez umeari egindako erruak bezela, gizonari egindakoak baizik. Umeari egin zenion okerra atzo, baiña Juantxo gizonak berari, gaurko gizonari, eginda bezela gogoratuko ditu. Orra korapillo gaitza. Prolema latza. Juantxo-Txiki ez da gizon: alaz ere, gizon bezela trata zazu. (1972-IX-10)