Kintoa mendi multzoa baso ederrez estalia


2002ko martxoaren 31n
Bi estatuen arteko mugan lekutua, Kintoa beti izan da bere jabetzari dagozkion eztabaida eta tirabiren lekua. Baso ederrez estalia dagoen mendi multzoa da. Kintoako pagadi trinkoen babesean bizi dira udazkeneko lehenengo egunetan marruka aritzen diren oreinak, emeei deika... garai horretan pagadiek beren orroe eta oihuekin burrunba egiten dute. Bi zonalde bereizi izan dira historikoki: Iparraldeko Kintoa, 2.510 hektareako azalerarekin, eta Hegoaldeko Kintoa, 1.624 hektarearekin.

Izena (gazteleraz Quinto Real, País del Quinto edo Pays Quint) nafar monarkiaren antzinako zerga-sisteman ordaindu beharra zegoen zergatik datorkio. Zerga hura bazka garaian ganadua errege-mendietan sartzeagatik ordaintzen zen. Erroibarreko biztanleak zerga horretatik libre zeuden, mendi hauen antzinako jabeak zirelako agian; Baigorriko biztanleek, aldiz, gutxienez XVIII. mendera arte ordaintzen jarraitu zutela dirudi.
Lan historiko, juridiko, geografiko eta etnografiko ugari egin bada ere, mendi multzo honen historia arakatu dutenak ez dira oraindik ados jarri: mugaren alde frantsesekoentzat, Kintoa, inguruko herri ezberdinek ustiatzen zuten lurralde zatiezin bat zen, hau da, ez zen inguruko bailaretako inorena, baina bertan bailara horiek guztiek zituzten artzaintza eta ustiaketa eskubideak. Mugaz beste aldekoek, Erro haranarena edo bestela Nafarroako Koroarena zela defendatzen zuten, eta erret-kintoaren ordainketaren truke inguruko herriek lur honen aprobetxamendurako eskubidea zutela.
Kintoako liskarrak konpontzeko saio bat baino gehiago izan dira historian zehar, alde guztiek onartu eta errespetatuko zituzten mugak finkatzeko, baina arazoak ez ziren argitzen. Azkenean, 1856ko «Limiteen Tratatua»k ezarri zuen gaur egungo estatu arteko muga. Muga bitxia, ez baititu uren banalerroa, mendi gailurrak eta lepoak jarraitzen, baizik eta zuzen-zuzenean doa Lindusetik Isterbegiren gailurreraino eta handik berriro ere zuzen-zuzenean Behorzubuztaneraino. Begiratu Euskal Herriko edozein mapa eta garbi ikusiko duzu.
Estatu arteko muga eta uren banalerroaren arteko lurrak (hau da, iparraldeko Kintoa) eta bertako bazkalekuak eta basoetako egurra, Baigorriko biztanleen erabilera esklusiborako gelditu ziren, errenta bat ordainduz. Kintoaren hegoaldeko isurialdera baigorritarrek beren artalde eta ganaduak bidal ditzakete, baina Errorekin horretarako beharrezkoa den akordioa sinatu eta gero. Aldiz, mugaren hegoaldeko biztanleei beren ganadu saldoak Baztanetik Orreaga aldera Aldudeetatik zehar askatasunez pasatzeko baimena eman zitzaien. Hala ere, Kintoako lurretan bizi diren familia urriei egun gertatzen zaizkien bitxikeriak badira, muga-arazo haien lekuko: esaterako, zergak Espainiari ordaintzen dizkiete, baina frantses nazionalitatea dute eta Frantziako gizarte segurantza


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude