argia.eus
INPRIMATU
Oso zaila omen
Larresoro 2002ko martxoaren 24a
Gure arteko erdaldunek diotenez, idazten dugun euskara "oso zaila" da. "Muy difícil" erantsi ohi dute; eta, tarteka erdipurdizko euskal hitzen bat haurrei esanda, erdaraz ekiten diote elkarrizketari patxara osoan. Gai sakonak erdara hutsez, jakina; euskaraz… haurrekin (txikiak direno!), eta batzutan, txit gutxitan, garrantzirik gabeko arazoez ere bai. Baina gure euskara hau "bene-benetan: oso zaila!!!", "euskeranto hutsa", "muy difícil". Egia da hori? (...) Gauza bera litzateke andenekoak joandako trenekoen habailaz errenkuratzea, eta "azkarregi" doazela esatea. Ez, jaunak. Berak azkarregi ez, baina zuek egonean eta pipa-jotzen. Ez diezaiegun, beraz, estazioa utzi nahi dutenei zaunka egin. Ez dezagun esan, zoroek bezala, Londresko jendeek "zail" egiten dutela inglesez, inglesez geronek ez dakigula baizik. "Para los ancianos la culpa es siempre del empedrado" esan ohi da erdaraz. Eta gauza bera errepika liteke orain ere: erdaldunen ustez, beti da euskara "zaila" erruduna, eta sekulan ez haien erdalduntasun amorratua eta ez-jakintza gorria (...) (1972-III-26)