Auxe il-berri degun bertsolari jatorra. Idiazabalgo bere ardangelan ikusi genduan azkenengo, eta onen bertsokako jarduna oso ezaguna gertatzen da gure gizaldikuontzako. Akilino Izagirre Amenabar beronen izen deiturak. 1906 garrenean jaio eta 1971 garren ontan illa. Hogei eta bost urtetarako ezaguna zan bertsolari bezela. (...) Gerora, noiz-nai azaldu izan zan bertsolari-guduetan. Ala 1935 ta 1936 garreneko leiaketan, bietan irugarren gelditzen zala. Arrezkero, alde guztietan ezaguna egin zan gure Zepai jatorra (...) (1972-I-16)