Izena bera aski adierazgarria ez balitz bezala jokatu zuten, eta mandoek burua eskasa. Estatuaren mandategi hartako buruak Francisco Alvarezek, ez omen du gogoan Mikel Goikoetxea nor zen. Txapela. Donibane Lohitzunen ETAko militantea tiroz hil zutenen izenean, erailketa hura bere gain hartu zutenak ez omen dira deusetaz gogoratzen. Asto mandotuen berezko ezaugarria izan liteke hori, giza aberetan oroiteza bezala ezagutzen duguna. Estatuak giza eritasun horren sendatzeko ezker abertzalearentzat bereziki komisaldegiak izeneko zulotan erabiltzen duen tortura osagaiak mandoengan eraginik ez duenez, koadrilako jainkotu herensuge buruanitzetako batengana eramanak izan dira zuzenki. Epailea. Bi matte matte eta jokeinu bana. Alta ezkutuan santotu eginen dituzte denak, inor Sancristobalekiko jeloskor izan ez dadin. Eta ororen gainetik Estatua diren guztien poza isilkerian nabarmen, Txapela dut nik gogoan garai hartako haur askoren Olentzeroa. Eta Hodei eta Haizeren aita. Mando hiltzaileek ez bezala noski, nonahi baina bereziki Hondarribiko badian gogoratzen duguna l