Tourra izaten dugu bilgune Tourmaleteko inguruetan. Aspalditik eta urtero. Aurten, adinaren ajeak aginduta izarak, komuna, dutxa eta guzti. Etxeko nagusiak generaman kargamentua ikusirik izutu egin zitzaizkigun. Sagardoak, ardoak, janariak. Kajaka. Eta nahiz gure gerri bueltak aski adierazgarri izan, argitu behar izan genien gu geroni ginela garraiatutakoaren kontsumitzaile bakarrak. Ez ginela tranpetan ari alegia. Eta gure artean, dozena lagunetik bat baino gehiago baldin bazen ere gose greba egina zutenak, ez geundela baraualdirako eta aste osoa bagenuela zamak arintzeko. Lasaitze plantak egin eta etxeko giltzak eman zizkiguten. Ongi joan zen dena. Nagusiak ere azkenerako lagun. Laisekak berdindu zituen mementoko gure hango euskal aldarriak espantu hutsetan gera ez zitezen gure amorrurako, bere irudi tisikoa eta gure otorduak bat etorri ez arren. Bueltatu ginen bai. Eta geroztik Laiseka beraren itxura hartzen diot gure egoerari. Plakiak jota bageunde bezala tratatzen gaituzte ezker abertzalekoak. Eta inoiz gelditu ez duten gerra zikina itxuraldatuta daukagu. Donostiako alde zaharreko sarraskia lekuko. Ez dute nahi ezer konpondu. Zurikeria hutsa l