argia.eus
INPRIMATU
OSASUNA
ESTRESA BEHARREZKOA DA
  • Une jakinetan erantzun egokia emateko modua eskaintzen duen erreakzio fisiologikoa da estresa, gizakia ohituta dago erreakzio horietara eta ez da batere kezkatzen.
Jabier Agirre 2001eko apirilaren 29a
Estresa da mende honetako gaitza, gai honen inguruan idatzitako artikulu eta liburuen kopurua ikusita, eta Internet-en arazo honi eskainitako web guneen kantitatea ikusita.
Zer da estresa? Bilera garrantzitsu baten edo azterketa baten aurretik
bihotzeko erritmoa bizkortu egiten da, eta esfortzu bat egin beharra daukagu arnasketa lasaitzeko. Urdaila "itxi"
egiten da, eta apetitua erabat galtzen.
Bilera edo azterketak irauten duen bitartean, erabat kontzentratuta egoten garenez, normalean baino azkarrago pentsatzen dugu.
Ongi prestatuta baldin badago,
pertsonak bere ideiak zuzen koordinatzea lortu ohi du, bere solaskidea
konbentzitzeko edo azterketa ahalik eta hobekien egiteko.
Behin "trago txarra" pasatu ondoren, berriro arnasa lasai hartu eta gorputza bere egoera normalera itzuliko da.
Gizakia erreakzio horietara ohituta dago, eta ez du horietaz gogoetarik txikiena ere egiten.
Baina horixe da, hain zuzen ere, estresa, behar den momentuan gizakiari bere erantzunik onena emateko modua eskaintzen dion erreakzio fisiologikoa, milioika urtetako eboluzioren ondotik perfekzio-maila horretara iritsi dena