ABERTZALEAK EPAILE?


2001eko apirilaren 01an
Departamendua delako probintzia ofiziala kudeatzen duten kontseilari orokorren erdia berritu dugu. Ipar Euskal Herrian 11 kantonamenduetan, denetara 21 ditugularik departamenduko 51etan. Ongi parte hartu dute hemengo hautesleek; zerrendetako
% 68, 05 joan dira bozaren emaitera (1994an % 63,62). Horretan lagundu dituzke herriko bozekin uztartzeak.
Garaile handiena UDF frantses alderdia 8 alkirekin, aitzinetiko 6 atxiki ditu, horietatik 4 lehen alditik, eta bi berri hartu, bata Hendaian PSari, bestea Uztaritzen RPRari. Honek alki bat atxikitzen du, Donibane Lohizunekoa. Ezkerrak bat Hiriburun, J.P. Destradek zeukana, baina hau PStik bazter utzia dago, diru afera batzuez ukan duen auzi baten ondorioz, baina PS alderdiaren alde zuen bildua... Hamaikagarren hautetsia, ABko Jean-Mixel Galant, Baigorriko kantonamenduan!
Iparraldeko 21 alkietatik 12 betetzen ditu UDFk, eta beraz Euskal Herri departamendua batean ere lehendakaritza eskura lezake. Aldiz, denbora joan ahala, behera doa eskuineko RPR alderdi gaullista, duela 30 urte pasa zendu baitzen De Gaulle. Zatiketa handiak bizi ditu gainera eskuin horrek, adibidez Parisen eta Miarritzen!


GAURKO departamenduan lehendakari egon daiteke F. Bayrou jauna, nahiz bere kantonamenduan doi-doietatik garaitu duen bigarren itzulian. Haatik, Europako Parlamentuari eustea hautatzen balu, Pauen ondokoa luke omen J.J. Lasserre, Bidaxuneko hautetsi erdi euskalduna. Euskal departamenduari dagokiola, ez dugu laguntzarik espero behar erdiko frantses indar horretatik, hemen hein bat euskaltzale baldin bada ere, hitzez bederen. Batzuk xedearen alde daude teorian, baina praktikan ez dira bustiko, hor tradizonalki nagusi baitago jaun batzuenganako atxikimendu kasik feudala, lotura pertsonala.
Izatekotan, Parisko Gobernutik etorri behar luke departamendu berriak. Etsai gogorrak baditu hemen sozialisten artean ere, hala nola Espilondo diputatu amorratua. Gutiz huts egin du Angeluko udaletxea, halaber kantonamenduko alkia haren kide leiala den Mondorge jakobino maltzurrak. Ez die onik egin euskaldungoari dien herrak, abertzaleei esker galdu baitute partida. Ezertarako ez du balio gaur, duela 35 urte bezala, "Enbata zikina" aldarrikatzeak. Orain hiritar normaltzat hartuak dira gehiengoan hautagai abertzaleak, eta abertzale ez den jendeari ere ez zaio gustatzen euskaldungoaren aurkako iraina, praktikan ezin badu ere, sentimenduz bederen eusten dio, adibidez, pastoraletan ikusten den bezala, antzerki abertzalea nahi du publiko ez abertzaleak.
Ez dira txarrak abertzaleen uztak. 1994an ABk 7.831 boz bildu zituen (% 11,3). Oraikoan, 8.195 boz, baina % 9,86 baizik ez, orokorreko parte hartzea emendatu delako. Gainera hiru kantonamendutan aurkzetu da EAJ (1.480 boz), beste hirutan EA (549 boz), bien artean 2.029 boz. Orotara 10.224 hautu abertzale, (% 12,32).


GOITI doa poliki-poliki abertzaleen boz kopurua, nahiz ez herriko bozetan bezain berdinki, gora-beherak agertzen dira kantonamendu batetik bestera. Bederazkako hauteskundeak dira hauek, ezagutua izan behar da, jaun indartsua edo nortasun handiko pertsona, ez gazteegia. Emaitza ederrena lortu du J. M. Galant Azkarateko auzapezak, Kontseilu Orokorrean sartzea lortuz; sona handiko garaipena, Pariseraino hedatu baita horren berria telebista bidez. Lan iraunkor baten fruitua izan da, eskuineko bi hautagaien arteko lehiak lagundua. Orokorki, frantses alderdien artean epaile sartzeko bidea har-tzen du abertzale mugimenduak.
PSk aldiz atzera egin du hemen eta Biarnon. Errepublika osoan ez du aurrera egin, Paris eta Lyoneko salbuespen handiekin. PCFk atzera, salbu hemen, Bokalen eta guziz Maulen. Gure kantonamenduan PSren aurrera pasa da, Mirande kontseilaritik urrun hala ere, langileen alde egin duen lanari esker, enpleguaren zaintzeko Mauleko Etxandi lantegian, 35 orduen antolatzeko Onizepeko EMC enpresan, eguneroko jendarte-laguntzan.
Errepublikan goiti ari dira Berdeak eta ezker-ezkerra. Badirudi kudeaketa zuhurregi baten saria ordaintzen duela jende xehean ezker ofizialak, baita hemen sozialista batzuek abertzalegoari erakutsi berri dioten gorroto astoa. Urte baten buruan, presidengorako eta parlamenturako bozak. Irabaztekotan, sozialkiago ari behar dute sozialistek Errepublikan, eta hemen gure bozak bildu nahi badituzte, errespetuz eskatu, baita Euskal Herri departamendua eman. Aski luzaz izorratu gaituzte, nahikoa da orain. Uko egin diezaiotela jakobinismoari, hori baita pentsaera mailan, hizkuntza politikan eta historiaren erakaskuntzan, "le facisme á la française", Aljerian eta Turkian imitatua


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude