argia.eus
INPRIMATU
PENTSU FABRIKAK
PENTSU FABRIKAK
Daniel Udalaitz 2001eko martxoaren 25
"Behi eroen" krisiari azken egunetan Nafarroan "Scrapie" edo ardiak eta ahuntzak hiltzera behartzen duen gaixotasunaren krisia gehitu zaio. EHNE eta UAGNren arabera, egoera horrek Nafarroako ganadu sektoreak bizi duen krisia areagotu egiten du, ustiategi askoren jarraikortasuna arriskuan jarriz eta baita familia askoren etorkizuna ere. Nafarroako ganaduzaleak, EHNEk bultzaturik, krisi honetan UPNren Gobernua erakusten ari den axolagabekeria eta animalia pentsuen ekoizleen ardura salatzeko mobilizazioak egiten ari dira. Nafarroako ganaduzaleak benetako erantzuleak zein diren erakusten ari dira argi eta garbi. Beraiek ez dira erantzuleak, pentsu lantegiak eta horien jarduera kontrolatu beharra duen Administrazioa dira erantzuleak. Gainera, nahiz eta debekatua egon, animalia eta arrain pentsuak ekoizten jarraitu dutela ziurtatu dute. Hori pentsu lantegien eta baita Administrazioaren aurkako oso salaketa larria da. Arrazoizkoa da ganaduzaleek positibo eman duten pentsuen fabrikak gelditzeko eskatzea eta ez beraien ganadutegiak, beraiek ez baitira errudunak