argia.eus
INPRIMATU
HARATEGIAK, KRISIAN DAGOEN SEKTOREA
2001eko urtarrilaren 28a
Gaizki deitutako behi eroen krisia modu nabarmen batez eragiten ari da sektore honetan. Euskadin izandako galerak 2.000 miloi pezeta inguruan taxutu dira egun arte, salmentak % 60 jaitsi direlarik. Hau guztia, kontuan hartu gabe behien barruki gorriak nahiz zurien erabateko baliogutxitzea.
Krisi honek modu ezberdin batez jo du sektoreko eragileengan. Berme handiko harategiek beren salmentak areagotu dituzten bitartean beste batzuek bere diru-sarrerak gutxituak ikusi dituzte modu narbarmen batez. Bigarren hauek, Pasaiako badia edo Nerbioiaren ezkerraldea bezalako eskualde ekonomikoki deprimituetan kokatuak daude. Beraietan, herritarrek erosteko duten ahalmena apalagoa da eta eragileek salneurri eskuragarriagoak -behi-hazienda zaharrak- eskaintzen dituzte, nahiz hauek osasunaren ikuspegitik besteak bezain seguruak izan.
Beste kontu bat da, kaleetan edo udal merkatuetan dauden harategien arteko diferentzia. Lehenbizikoetan, salgai dauden behi okela oilasko, txerri, arkume edo ahate haragiek ordezkatuak izan diren bitartean, bigarrenetan -udal araudi zorrotza dela medio- administrazioak baimentzen duen haragi mota eskaintzen da soilik.
Kontsumitzaileen konfiantza irabazi aldera, azken hilabeteetan hartu izan diren sanitateko neurriekin kezkatzeko inolako arrazoirik ez dagoela argitu beharko lukete administrazioaren arduradun gorenek. Funtsean, gure harategietan jartzen den haragi guztiak kontsumorako bermeatzen duten hainbat kontrol pasa duelako.
Orain arte gure haragien sanitate-kontrolak kezkatu izan bagaitu, orain albaiteroek jarri duten ardura kontuan harturik, beste kontuez hasi behar dugu kezkatzen, eta esaterako, gertatutakoaren erantzulea nor den galdetu.
Ongi iruditzen zaigu abeltzainek eta haragi-irinen ekoizleek jasan dituzten galerengatik diru-laguntza ematea. Era berean, merkatal sektoreak bizi duen egoera aintzakotzat hartu gura genuke, baina ez gaude prest, gu harakinok, egoeraren errudun eta galtzaileak izateko.
MER (Gai Bereziki Arriskugarriak) deritzan gaien errausketen kostua harakinen eta handizkarien bizkar jarri nahi da, hau da, hiltegiak funtzionamenduetan mantentzen ditugun bezeroen bizkar, eta hau bai ez dugula onartuko, gu baikara krisi honetan erru gutxien dugunak.
Orain arte azaldu dugun arazoaz landa, sektoreak ezin du bere merkatal gaitasun osoa garatu sanitate-araubide zaharkituak ezartzen dizkigun arauen hertsiengatik -berau 1984koa-, are gutxiago, orain dela zortzi urtetik, gaur egungo beharretarako eta kontsumitzaileek sektoreari egiten dioten eskaerarekin bat egiten duen lege bat adostua izaki. Lege hau berau, Madrileko Osasun Ministerioko kaxoi batean ahanztuta dago, nonbait. Gaitzerdi horrela bada.
Arautegi hau indarrean jarriko den esperantzan, harategi-saltxitxa dendetako jabe gehienentzako formazio ikastaro bat landu da. Ikastaro hauei esker harakileek kontsumitzaileek eskatzen dituzten mozkin berriak atontzeko gertuago daude eta etxekoandrearen zeregina errazten dute. Hartara, etxekoandreek -sukaldean aritzeko gero eta denbora gutxiago dutenek- ez dituzte zapore tradizionalak galduko eta ez dute beste latitudetako gustuko plater industrializatu berezietara jo beharko.
Ezin dut, bestalde, agerkari honek eskaintzen didan aukera galdu Osasun eta Kontsumorako ministro anderearen dimisioa eskatzeko edo Gobernuko presidente jaunak bere kargutik kendu dezan eskatzeko. Izan ere, ministro honek publikoki egin deklarazioak onartezinak dira. Ausardia behar da gero, horren serioa, alarmagarria eta garrantzitsua den gai honetaz horrela hitz egiteko.
Ministroak ez du jada MER delako gaiei buruzko osasun araudiaz erabateko jakineza agertu, baizik eta sukaldeko gaietan guztiz ezjakina dela ageri da. Benetan, ez dut ezagutzen txerri hezurrez edo behi-bizkarrezurrez egindako salda bat hartzeko adore duen inor.
Etorkizunari begira, haragiaren komertzializazioa lortzeko administrazioa burutzen ari den ahaleginaren alde gaude gu; bene-benetan. Kontsumitzaileek eskuratzen dituzten jakien ezaugarri nagusiak ezagutzeko aukera ematen duen etiketa baten aldeko araudi bermagarri baten alde gaudelako. Hau da, txuletak bere agiria eramango du: aberearen adinaren datu, sorleku, gizendegi edota akabatua izan den hiltegiaren izenarekin, kasu.
Segidan Bilbon burutu IV. Jardunaldi Teknikoan atera ziren konklusioak azalduko ditut. Gure sektoreko jabeen jubilatzea dela-eta hainbat harategi ixten ari diren arren, aurrerantzean saltoki-guneak ez dira gutxiago izango. Hauen ordez beste denda-mota zabalduko dira, saltoki-gunetan nahiz autozerbitzu modura. Konkurrentzia handiagoa izango da betiere.
Hala ere, sektorea ez da haziko kontsumoa geratu delako eta errentagarriak ez diren saltokiak desagertzen joango dira. Azken urteotan harategien % 20 itxi dute, ekoizleari egiten zitzaion erosketaren ondotiko balio erantsia galtzen ari da. Positiboa litzateke erosketa bateratuak egitea, arrakasta bezeroa fidela bihurtzen duen zerbitzu pertsonalizatua eskaintzetik baitator. Bezeroaren kontseilu emaile izatera pasa behar da. Kontsumitzaileek egiten duten eskaerari atxikitzeko artesau-egileak sustatu behar dira, egile hauen egitekoak harakilea libratzen du erantzunkizun penaletik, erantzukizuna ekoizlearen esku pasatzeko.
Azkenik, probintzietako gremio ezberdinetan bazkideturik ez dauden harakileei hauxe gogoratu nahi diet: denon elkartasunez askoz indartsuagoak izango gara eta bazkide izateak duen kostua baino askoz gehiago ekarriko dizue.