Editoriala, 1971-I-17Zenbaitek diruak edo kapitalak menderatutako langilleri bat besterik ez du ikusten. Onelakoentzat, langilleriaren arazo bakarra, nagusiaren aurka jeiki eta berari burrukan egitea da. Burruka ori, ordea, langille guziak elkarturik egin behar dute. (...) Eta ortarako alde batera utzi behar dituzte elkarrengandik sakabanatzen dituzten izkuntza, izakera, abertzaletasuna eta gañentzekoak... Estadu bateko langille guziak elkartu behar dute Estadu kapitalista menderatzeko... Munduko langilleak elkartu behar dute munduko kapitalismoa txautzeko. Gizona, ordea, ez du diruak bakarrik menderatzen. Gizon bakoitzaren pentsaera, ohiturak, kultura, kondaira, edertia, abestiak eta izkuntza zapaltzen diranean gizona dugu desegiten. Gizonari bere burua lantzen galerazten zaio... Nor izaten etzaio uzten... Langille-miña eta erri-miña erne behar zaizkio langilleari langille eta erritar bezela zapaldurik dagoen tokietan. Bestela osa-gabeko gizaki zazpiki eta erkitua izanen dugu. Langileeriaren eskubideak babestu dituan abertzaletasuna izan zan antziñan Euskalerrian. Diru-bide aundietan sartutako dirudunak galduarazi zituzten Euskalerriko mugak eta Euskalerriaren nortasun eta jabetasuna. Au da gure kondaira. Eta ez diteke alda, pentsa-molde jakin bat salbatzearren (...).