Andolin Eguzkitza, 1971-I-10 Gure gaurko munduaren marxismoaren joerak hauexek dira: alde batetik, URSS-arena, hots, Burokratizismoa zenbaitek deritzoenez; beste bat Trotsky-rena, halaber, Unibersalismoa, eta azkenez, Mao-rena edo Marxismo-Leninismoa. (...) Maoismoa da, bere pentsaera Marx eta Lenin-en lanatazko adierazpen bat dena, eta horrexegatik Marxismo-Leninismo ere deritzo. Mao-k, Lenin-en bidez, Marx-en dei ospetsu hori: "munduko langile guztiok elkar zaitezte", "Gure munduko herri eta langile guztiok..." aldatu du, eta bide hori da Mao-ren lortzerik haundiena, zeren herri zapaldu asko bere alde baitago, eta baita horrexegatik alderantziz ere.