UDAMINEKO KONTUAK (DESKOLONIZAZIOAZ, ADIBIDEZ)


2000ko uztailaren 16an
Artikulu hau argitaratzen dutenerako opor-usaina izango da nagusi bazterretan, irakurle. Honezkero batek baino gehiagok prest du argazki-kamera, egina du hotel-erreserba, erosia dauka hegazkin-txartela. Garai bateko ohiturari jarraiki (orduan bestelako arrazoiak tarteko zirela, bistan denez) munduminak bultzaturik bazterrak ezagutzera abiatuko da aurki euskaldun asko eta asko. Egia esan, inbidia galanta ematen diote horiek aurten etxaldea zaintzen geratu beharko duen honi. Nolanahi dela, burura datozkion galdera hauek ez dira inbidiak eragindakoak, beste kezka batek pizturikoak baizik: zer turismo-mota ari gara indartzen urtero-urtero? Nori ematen diogu dirua? Nor aberasten dugu? Estatu bako herri txikiok ez ote gara elkar-ezagutza oinarri duen zirkuitoa eratzeko gai?
Gero, oharkabean ia, iraila, euri-lanbroa, orbela kaleetan, mendietako tonu gorriska berezia, udagoiena, horiek guztiak ailegatuko zaizkigu, eta batek baino gehiagok ikasturte berriari ekingo dio. Eta hor ere (kasu dezentetan bai behintzat) estatu handien eta mundu-ordena jakin baten errealitatera egokitutako testuliburuekin egingo du topo ikasleak. Lerrook sinatzen dituenak, konparazio batean, Erromako Inperioa hizpide zuen harribitxi honekin egin zuen topo iaz liburu horietako batean: "Las obras públicas y la paz interna aumentaron la prosperidad de los pueblos conquistados, que pronto dejaron de sentirse dominados para considerarse partes de un glorioso todo".
BEHARBADA ez duzu erraz topatuko horrelako pasarterik inguruan dituzun liburuetan, irakurle, batek daki, baina, horren nabarmen ez izanagatik, nola estatu handiak hala botere-zentro erraldoiak etengabe ari dira interesatzen zaien mezua saltzen, euren liburuak, telebistak, prentsa edota zine-industria hegemonikoa lagun dituztela. Zer egin dezakegu txikiok horren aurrean? Lehenengo eta behin, geure buruak deskolonizatu: inguruko errealitateari geure begiz erreparatu, aldamenean gertatzen dena geure adimen propioz interpretatzen hasi. Eta gero, geure errealitate horri egokitutako ikuspegi eta egiturak eraiki.
Badugu tresnarik buru-deskolonizazioari ekiteko, etzazula pentsa. Txalaparta argitaletxeak, esate baterako, euskaldun askok jada irakurria izango zuen "Les damnes de la terre" lanaren gaztelerazko itzulpena argitaratu berri du: "Los condenados de la tierra" gisa itzuli dute Frantz Fanonen liburu erreferentzial hori (estimatuko genuke, bidenabar esatearren, norbaitek martinikar-aljeriarraren lanak euskaratzeari ekingo balio). Gure idazleen testu apropos askorik ere badugu gai horri buruz (Joxe Azurmendiren "Espainolak eta euskaldunak" liburu ezinbestekoa, konparazione). Besterik da, noski, irakurtzen ote ditugun ala behar besteko jaramonik egiten diegun.
INORK pentsatu-definitu-arautu gaitu beti txikiok (geure utzikeriagatik askotan), eta orain hori ordaintzen ari gara. Dena den, inork inor pentsatu-definitu-arautzearena ez da soilik handi-txiki dialektikaren esparruan gertatzen den kontua, beste zenbait arlotan ere ebidentziak lazgarriak baitira. Adibidez: hartzazu edozein filosofia-eskuliburu eta ea zenbat emakumezko aurkitzen dituzun bertan ageri den izen-zerrendan. Indarrean diren pentsamendu egituratu ia guztiak gizonezkoek asmatuak direla eta definitze-gaitasuna ere gizonezkoaren monopolio izan dela pentsarazten du horrek; ondorioak, esan beharrik ez dago, begi-bistakoak dira. Aukeran ahaztuxe dugun Arestik berak ere "beti paratuko naiz gizonaren alde" egin zuen zin Zorrotzako portuan. Oi hizkuntzaren iruzur txikiak (edo ez hain txikiak)! Tira, nolanahi dela, berbetan hasita ere ez nuke ezer berririk esango, eta gainera ez dagokit niri horri buruz jardutea; mende-erdi baino gehiago da jada Simone Beauvoir-ek "Bigarren sexua" idatzi zuela; ez litzateke txarrena ar-jendea han esanikoei buruz hausnarrean hasiko bagina, emakumeek euren deskolonizazio-bidean jarraitzen duten bitartean...


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude