argia.eus
INPRIMATU
LANDAREAK
BAKEAK ASKO BALIO DU
  • Naturaren ikuspegi menperatzailea du oraindik hainbat politiko eta teknikarik. Ikuspegi horretatik at, arerioetatik urrun, Indian ia 165 metroko diametroko pikondoa topatu dute.
Jakoba Errekondo 2000ko maiatzaren 28a
Edozein egoera deseroso edo ulergaitzi buelta emateko erabiltzen du, zorrotz asko, esaera hau gure etxeko batek. Berak erakutsi eta semea jantzi: arazoak aurkeztu, iritziak bildu, irtenbideak hausnartu eta abarreko bide luzetik abiatu beharrean egin eta kitto!
Horrelaxe hasi beharko dugu landareen aldekook. Alferrik da aurreko astekoa bezalako erretolikak prantatzen saiatzea. Berdeari ikuspegi menperatzailez besterik begiratu ezin dion politiko, zinegotzi, teknikari, lorazain eta abar mordoa dago oraindik sekta gehienetan. Elkarbizitza, errespetua, elkartasuna eta idazteak ere lotsa ematen didan beste hitz pila bat soberan dira bakeak hainbeste balio duen garai hauetan, eta jakina, ondokoa 300 urteko lizarra edo 3 urteko ijitokumea izan, berdin jokatzen da. Bakearen zentzu zentsuratzaile txorrotxa, behin itotzen hasita, finean borroka da. Ito beharrean bakeak hazteko, osatzeko beharko luke, Indian aurkitua den Bengalako pikondoa, Ficus benghalensis, bezala. Adaburua edo kukula 21.000 m2-koa du, hau da, ia 165 metro inguruko diametroa. Bakean utzia izana izango da bai. Hemen hazteko izotza luke arerio, baina hori ere txepel samarra da hemen