Gertaera lazgarri bat du telesailak abiapuntutzat:11 hilabete eta 24 urte artean dituzten bost anaia-arreba umezurtz geratzen dira beren gurasoak auto istripu batean zendu ondoren. Elkarrekin egoteko ahaleginak egiten dabiltzan bost anaia-arreben istorioak kontatzen dira, bide batez gaur egungo gizartean puri-purian dauden gai mordoska agertuz, hala nola, drogazaletasuna, alkoholismoa, abortoa, depresioa, eta abar. Denborak aurrera egiten duelarik, bostek eguneroko arazoei berdin-berdin egin behar diete aurre: elkarbizitza ahal den ongien eraman eta haurrak zaindu, beti ere gurasoengandik jasotako maitasuna eta umorea lagun dutela. Charlie, helduena, gurasoen etxera itzuli zen aita eta ama hil egin zirela jakin bezain pronto, bera baino askoz txikiagoak ziren anaia-arreben kargu egiteko. Bailey, bigarrena, ez dator Charlieren erabakiekin bat, eta bere ardura nagusiak diru kontuak finkatzea da. Gehiegi edaten du, ordea. Hurrengo biak neskak dira, Julia nerabea zen gurasoak hil zirenean eta Claudia ahizpa, orain adin horretakoa da. Julia bere kontura moldatzeko gai da, eta Claudiak bi dohain jaso ditu ama zenarengandik: musikarako trebezia eta ama sena sendikoak banatu gabe edukitzeko. Azkenik, Owen txikia dugu, anaia-arreben babespean hazia izatean, gurasoen falta gutxien nabari duena.
Nahiz eta lehen begiraldian "Parker Lewisek ez du sekula galtzen" telesailaren xarma ez duen, "Bosteko familia"ren tiradizoa atal bat ikusita dator. Pertsonaiek erabakiak hartzen dituztenean bereziki, ondorioak ere, onak nahiz txarrak, erakusten zaizkigulako. Horretan datza bere indargunea, alegia, ikusleak hiru dimentsiotako pertsonaiak ikusten ditu eta haien egoerekin aise identifikatzen da.
Bestalde, kutsu errealista badu ere, leporatu izan zaio Salingertarrei ez zaiela inoiz ezer onik gertatzen, desgraziak bata bestearen atzean kateatzen direla, pertsonaiak beti marmarka eta aieneka daudela. Juzga beza ikusleak