argia.eus
INPRIMATU
Hiruko Txikian
IKER SARRIEGI
Joxemari Ostolaza 2000ko apirilaren 23a
Txikitatik txuriurdina ezagutu dut. Elastiko zuriz, galtza urdinez eta galtzerdi zuriurdinez Añorga auzoko klubaren futbol taldetan atzekaldeko lerroan libero. Eta Gipuzkoa ordezkatzen ere, gazte mailetan beti txuriurdina. Beckenbauer eskuinak ezkerren berezia zuen bezala, Iker ezkerra eskuinen joko ohira gehiago hurbiltzen zen. Mutil handia, garaia eta azkarra, bere ahal fisikoen araberako jokoa egiten zuen grazia. Lauko defentsa lerroan eta erdiko ezkerraldean zuen kokapen egokiena nere uste, hor bere jokoak izugarri irabazten zuen, bere eskuinaldea zaintzean baitzuen izugarri sufritzen. Ezker hegalean ere kokatzen zuten, Eibarren bereziki, bainan esandako lekuan jokatzen Hernanin ezagutu nion garairik onena. Zurginek eskuetako behatz punttak legez, futbolariek belaunak behar izaten dituzte zaindu. Eta Ikerri hortik hautsi zaio ametsa. Errealeko jokalaria izatearena alegia. Ospeek eta sosek txotxolotu ez zuten euskalzale abertzalea, guk aspirina bezain beharrezko zuen futbol profesionalak bertakoen mozolokeriaren sendagai