NATURGUNEEN KONTSERBAZIOA

15 INGURUNE BABESTU

  • oinarrizko informazioa bildu dugu segidako lerroetan.
2000ko martxoaren 12a

Valderejo

Babes-maila: natur parkea
Izendapena: 1992ko urtarrilean
Azalera: 3.418 ha.
Arabako mendebaldean dagoen natur parke hau 1992an sortu zen. Izendapenak izugarrizko sona eman zion. Hirigunetatik urruti dagoenez, bertako biztanle askok Gasteiz eta Mirandara jo behar zuen mende honen erdialdera. Inguruko herriak erabat hustuta edo erdi hustuta gelditu ziren. Orain, natur parkea dela eta, biztanle asko itzuli da, etxeak konpondu eta bisitariak hartzera. Galduta egotetik, bisitari asko izatera pasa da.
Bitxikeri geologiko nahiz geomorfolokigo ugari biltzen du naturgune honek. Kare-harrizko hormazaharrez inguraturiko bailara zabala da. Erkidegoko sai arre kolonia handiena bertan bizi da. Pinudi, pagadi eta artadiak mendi magaletan, ibarrean berriz, gero eta gutxiago ustiatzen diren larreak.
Ongi adierazitako ibilbidetan zehar txango errazak burutu daitezke eta era guztietako zerbitzuak aurkitu daitezke gaur egun Valderejon.


Urkiola

Babes-maila: natur parkea
Izendapena: 1989ko abenduan
Azalera: 5.988 ha.
Bizkaiko hegoekialdea eta Arabako iparrekialdeko eremu txiki bat sartzen dira natur parkearen baitan. Aramotz-Ezkubaratzeko mendilerroa, Mugarra-Anboto mendiak eta Arangioko mendilerroak gailentzen dira inguruotan.
Isurialde kantauriar eta mediterraniarraren arteko banaketa lerroa aurki dezakegu bertan. Interes handiko gunea, bertako paisajea, balio natural, arkeologiko, nahiz kulturalak direla eta.
Inguruko orografia aldapatsua izan arren, giza presio handia jasan du gune honek eta horren adierazgarri dira bertako ikaztegiak, harrobiak, pinudiak eta abar. Euskal Herriko ingurune menditsu guztietan gertatzen den bezala, hemen ere artzaintzak garrantzi handia izan du bertako biztanleen artean.


Gorbeia

Babes-maila: natur parkea
Izendapena: 1994ko ekainean
Azalera: 20.016 ha.
Bizkaia eta Araba arteko mugan, Iparraldera Orozkoko bailara dago, Ekialdera Arratiako bailara, Hegoaldera berriz, Zuia eta Zigoitiako bailarak eta azkenik, mendebaldera, A-68 autopista eta Urkabustaizko bailara.
Urkiolan gertatzen den moduan, hemen ere, uren banaketa lerroa topa dezakegu. Ingurune karstikoak gordetzen dira bertan. Balio geologiko, geomorfologiko nahiz hidrologiko handiko ingurunea.
Betidanik, abeltzaintza, nekazaritza eta basogintza izan dira jarduera nagusienak ingurune hauetan eta ustiaketa horiei zor zaie, neurri handi batean, gaur egun, ikus daitekeen paisajea.
Aisialdirako gune garrantzitsua bihurtu da eta parkeko zenbait gunetan, giza-presio handia soma daiteke.


Aralar

Babes-maila: natur parkea
Izendapena: 1994ko apirilean
Azalera: 10.956 ha.
Gipuzkoako hegoekialdean, Nafarroako mugan, Bedaio eta Ataun artean kokaturiko eskualdea.
Mendiko larreak dira nagusi, baina pagadi, artadi eta altzadi ederrak topa daitezke inguru hauetan.
Gipuzkoan, mendizaleen erreferentzi nagusia eta hainbat mendizale belaunaldi bertan ibilitakoa da.
Artzaintzak izugarrizko garrantzia izan du naturgune honen historian eta gaur egun ere, jarduera nagusia da berau. Bertako larreen edertasuna artzain eta ardiei zor diegula ezin dugu ahaztu eta ingurune honen kontserbazioan, berebiziko garrantzia du artzaintzak.
Gizakiaren presentzia aspaldikoa da ingurune honetan, horren adierazgarri, bertako aztarnategi sorta.


Aiako harria

Babes-maila: natur parkea
Izendapena: 1995ko apirilean
Azalera: 6.913 ha.
Gipuzkoako iparrekialdean, Bidasoa eta Urumea ibaien artean kokaturiko natur parkea. Ekialdetik Nafarroarekin mugatzen du.
Geologikoki, interes handiko gunea. Bertan daude Euskal Herriko material zaharrenetarikoak. Mazizo Paleozoikoa dugu, hots, hertziniar orogenia gertatu aurrekoa. Bertako baso gehienak, ustiapen produktibistatik bideratuak daude, dena den, baso naturalagoen arrastoak aurki ditzakegu, Añarbe, Endara eta Oianlekun. Beste ezaugarri aipagarria, mehatze zaharrek osatzen dute, Arditurriko meheak esaterako.


Bertiz

Babes-maila: natur parkea
Izendapena: 1984ko martxoan
Azalera: 2.040 ha.
Nafarroako iparraldean, Bidasoa ibaiaren ertzean, Bertizaranako udalerrian kokatua. Iparraldera Etxalarrekin mugatzen du, ekialdera Baztan arte, hegoaldera Bidasoa ibairaino eta mendebaldetik berriz, Bertizaranako lursailekin mugatzen du.
Parkearen baitan, naturaltasun maila handia gordetzen duten basoak daude. 1392. urtean, Pedro Miguel Bertiz-en eskuetan gelditu zenetik, jauntxo asko pasa da bertatik, eta, hain zuzen horregatik, ustiapen txikiagoa izan dute lur hauek. Bertizko jauregiaren inguruetan 1847. urtean sorturiko jardin botanikoa dago.


Urbasa-Andia

Babes-maila: natur parkea
Izendapena: 1997ko otsailean
Azalera: 21.408 ha.
Nafarroako iparraldean kokatua. Iparraldera Sakanako bailara du, ekialdera, Goñi, hegoaldera Gesalazko bailara, Lezaun eta Abartzuza, eta mendebaldera berriz, Arabako muga.
Artzaintza eta basogintzaren kudeaketa ez dira berriak mendi hauetan. Aspaldiko lanbide hauek, bertako baliagaiak, arrazionalki ustiatuz, gaur egungo paisajearen gurasoak dira. Prozesu luze eta eztabaidatsu baten ondoren izendaturiko natur parkea.


Urdaibai

Babes-maila: biosferaren erreserba
Izendapena: 1989ko uztailean
Azalera: 23.000 ha.
Bizkaiko iparraldean. 22 udalerriren lurrak sartzen dira erreserbaren baitan eta Oka, Mape, Artigas eta Laga ibaien arro hidrografikoek mugatzen dute erreserba.
Mendeetan zehar, bertako gizon-emakumeen jarduerek modelatu duten ingurune dibertsoa. Eremu txiki batean, ekosistema mota ezberdinak aurki ditzakegu. Bereziki garrantzitsuak dira bertako itsasadarra, itsasertza, kantauriar artadia eta aztarnategi arkeologikoak.


Pagoeta

Babes-maila: natur parkea
Izendapena: 1998 irailean
Azalera: 8.395 ha.
Urola eta Oria bailaren artean kokatua. Baso atlantiar, harizti eta pagadiak ugariak dira. Baso-landaketek ere badute bere tokia.
Azalera gehiena publikoa da eta natur parkea izendatu aurretik ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak, hainbat azpiegitura zituen bertan. Bertako arduradunen esanetan, batez ere, ingurugiro hezkuntzara zuzenduriko parkea dugu hau. Horretarako prestatua baitago eta urtero makina bat eskola ume igarotzen da bertako instalazioetatik.


Biasteriko aintzirak

Babes-maila: biotopo babestua
Izendapena: 1995ean
Azalera: 42.4 ha.
Lau hezegune txikik osatzen dute biotopo hau, horietako bi, kubeta endorreikoak dira, ez dute kanpoalderako drenajerik eta normalean ura, euri-uretik besterik ez dute jasotzen.
Baldintza hauek oso ingurune berezia eratzen dute eta landaretza nahiz animalia bereziak topa daitezke bertan.
Migrazio garaian hegazti espezie askoren atsedenleku bihurtu dira aintzira bitxi hauek.


Leitzaran

Babes-maila: biotopo babestua
Izendapena: 1995ean
Leitzaran ibaia eta bere ibaiertza dira babesturiko guneak. Hasi Nafarroako mugatik eta Andoaingo herriaren sarreraraino. Ibaiertzeko altzadi eta hariztiak dira, bertako naturaltasunaren adierazgarri, nahiz eta arroa, pinu-landaketa handi bat izan eta inongo babesik ez jaso. Animalia espezie adierazgarrienak muturluze piriniarra (

Galemys pyrenaicus
), bisoi europarra (

Mustela lutreola
) eta amuarraina

(Salmo trutta
) dira.


Inurritza

Babes-maila: biotopo babestua
Izendapena: 1995ean
Azalera: 51 ha.
Zarauzko hondartzako hainbat hareatza eta Inurritzaren bokaleak eratzen dute biotopo babestua. Paduretako ohiko landaretza topa daiteke, ongi zaindutako belardi eta baratzen artean. Ingurune zingiratsuetan ohikoak diren hegazti paseriformeak nabarmentzen dira. Migrazio garain, hegaztien atsedenlekua da.


Itxina

Babes-maila: biotopo babestua
Izendapena: 1995eko uztailean
Azalera: 548 ha.
Gorbeiako natur parkeko mugen barruan kokatuta dagoen biotopoa dugu honakoa. Interes geologiko handiko ingurune karstikoa. Basoan pagadiak dira nagusi, baina mendiko larreak eta harkaitzetako landaretza ere topa daiteke. Bisitari ugari jasotzen du ingurune honek eta oso ezaguna da inguruko mendizaleen artean, Axulargo begia eta bere ingurunea.


Abbadia

Babes-maila: itsasertzaren eta aintzira-bazterren kontserbatorioa
Izendapena: 1975eko uztailean
Azalera: 46 ha.
Antoine Abbadia (1810-1897) zientzialari, bidaiari, astronomo eta euskaltzaleak utziriko ondarea babestea du helburu. Hain eremu txikian bost ekosistema topa daitezke; mareartekoa, itsas labarrekoa, landa, basoa eta larreak. Hegazti migratzaileentzat, atsedenleku garrantzitsua eta udazkenean eta udaberrian, hegazti ugari beha daiteke.


Izki

Babes-maila: natur parkea
Izendapena: 1998ko maiatzean
Azalera: 9.143 ha.
Arabako mendialdean dagoen natur parkearen kontserbazio egoera nahiko ona da, gizakiaren eragina oso txikia izan baita. Izki ibaiak ildaskaturiko lautada garai bat da. Ezbairik gabe, parke honetako harri bitxia, 3.500 hektareatako ameztia da, berau baita, zuhaitz espezie honek Europan eratzen duen basorik handiena. Basurdea ere nahiko ugaria da Izkin, hori dela eta, bertako arduradunek, parkearen logotipoan bi basurde ezarri zituzten.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
2019-02-17 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Bikoizketaz haratago

2019-02-17 | Amaia Lekunberri
Brigitte Vasallo
"Nahikoa da, utzi maitasun erromantikoaren propaganda egiteari"

“Lagunak baino ez gara” esaldiaren gisakoak adibidetzat, monogamia harremanak hierarkizatzen dituen sistema piramidala dela defendatzera dator Brigitte Vasallo (Bartzelona, 1973) bere azken argitalpenarekin. Oveja Roja argitaletxearekin Pensamiento monógamo, terror poliamoroso (Pentsamendu monogamoa, polimaitasun terrorea) saiakera aurkeztu berri du idazle eta ekintzaile feministak. Monogamiaz, polimaitasunaren desbideraketa neoliberalaz eta harremantzeko paradigma berrien... [+]


Amarruen hiriburu

Urtebetez espetxeratu zuten Alfredo Ramirez txioak idazteagatik. Beste urtebetez izan da kartzelan Julen Ibarrola, errotuladorez kalean margoketa bat egiteagatik. Galder Barbado eta Aitor Zelaia espetxeratu dituzte 2014 eta 2015ean inoiz gertatu ez ziren erasoak egiteko “materiala gordetzeagatik”.


2019-02-17
ARGIAk zubereraz mintzo den ingelesa fitxatu du kontalari bezala, Ertzaintzarekikoak bideratzeko

Dylan Denny-Stearn Inglis gaztea proposatu dute ARGIAko kazetari bipilek Ertzaintzarekin errelatore lanak egiteko, bi aldeen arteko hizkuntza-gatazka bideratzeko.


2019-02-17
Maduro Venezian egiten ari dena "super gaizki" iruditzen zaio Gazteako esatari bati

“Veneziako diktadura” egiten ari den basakeriak ikusita, ezin duela gehiago isilik egon erabaki du Gaztea irrati-formulako Garazi Mondragon esatariak eta asteleheneko Dida Gaztea saioan Nicolas Maduroren kontra hitz egiteari ekin dio.


"Hizkuntz eskubideak bermatzen ez dizkiguten artean talka egongo da"

Arkaitz Zarraga eta Eneka Alvarez. Beren burua zurrunbilo mediatiko biren erdian aurkitu duten bi euskaldun ditugu. Biei administrazio publikoak hizkuntza eskubideak urratu dizkie, eta biek amaitu dute isun banarekin, gaztelania dotorean idatzita. Izebergaren punta dira, arreta deitzea lortu duten bi kasu, egunerokoan salatu gabe eta modu ikusezinean gertatzen diren euskaldunon aurkako erasoen multzo zabalean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude