argia.eus
INPRIMATU
ZILBORRA EZ DA ERDIA
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21a
Hamazortzigarren mendearen bigarren erdian ekarri zen Ameriketako platanoa (

Platanus occidentalis
) Louisianatik Europara. Pliniok naturaren historiari buruzko 12. liburuan dioenez, Diomedes erregearen hilobia bere gerizpean babesteko ekarri omen zen ekialdeko platanoa (

Platanus orientalis
). Iberiar penintsulako lurretan ia inon baino hobeto asentatu ziren. Alberrian edo aldirian tokatuko ziren eta patxadako bizimodu horren ondorioz hibridatu, sexualki nahastu eta bien ezaugarriak daramatzan ondorengoak sortu ziren. Hibridok dira orain moztuz egurtzen ditugun platanoak (

Platanus x hispanica
).
Agintzen zuen Europak jarri ditu mundu guztiko landareen izenak. Platanoa bezala bere ekialdekoa edo mendebaldekoa badira, europar kultoek lurralde ezezagunen kolonizazioa sustatu zuten jauntxoen izenez, errege-erregina babaloreen sekula ezagutu gabeko edertasuna zuen alaba ondorengorik izateko gauza ez bazen ere, landareren batek haren izena jaso zezan... Euskaldunona ere lurralde eta kultura kolonizatua da, baina hemengo landare guztiak ez dira oraindik botanika liburuetan jasoak. Egun Europak gutxi agintzen duenez, landare aurkitu berri bati

Armeria euskadiensis
izena jarri ahal izan zaio. Ez da gutxi! Edo hasiera besterik ez da...